tardauPentsau edo berbatutako ordua edo unea baino beranduago etorri, egin... tareaEguneroko egin beharra, jornala irabazteko betebeharra. tarinBuruarina, zuztar gitxiko pertsonea (zentzu despektiboa dauka). Berez txori txiki eta kantari baten izena da. (Carduelis spinus) tarrakaTarraz, narras gorputza lurretik altxau barik; zentzu zabalagoan, duintasun bako erean esan gura dau. tarrakatakataPerkusinoaren hotsen antza daukien berbak erabilten dira hainbat kantetako hasieratan. Ez dauka esanahirik. "Tan pa ran pa ta" da kanta honen hasierea Zeanurin baturiko beste bertsino baten. Ik. tan. tarrañoleruTarrañuelak, kriskitinen antzeko piezatxoak, joten dituan soinularia. tarraskatuKoordinazino eta zentzu aldetik trakets, torpe parau; normalean zahartzaroan. tarraskoGanorabakoa, gauzak behar diran moduan egiteko gai ez dana. tarratEhuna, jantzi bat edo beste edozer, apurtzen danean ateraten dauen zaratea. tarratadaOihal edo ehunetan zeozegaz katigatu ostean gertatzen dan apurketea..2.- Motor zaharrak edo hondatuak ateraten daben zaratea (kotxea, izozgailua...).3.- Uzker luzearen zaratearen onomatopeia. tarra-tarraZeozer (ehunak, berbarako) apurtzen diranean ateraten daben zaratea..2.- Uzkerrak ateraten dauen zaratea. tarratolaAlua, andrazkoaren organu sexuala. (Zeberion jasoa) tarrazLurretik altzatu barik, gorputza lurrean dala mobidu. tarroGeografian, arroa; hau da, errekeak egindako zuloa dala-eta, edo mendi lerroek haran bat sortzen dabelako lurraren maileak behera egiten dauen tokia..2.- Potea; jatekoak edo beste edozer gordetako, zabaldu eta itxi leiteken tapea daukan kristalezko ontzia..3.- Nahastea, arazoa; pertsonen arteko (familia barruko) harreman nahastua dala-eta, giro kaskarra. tarsizioHilean gau batez adorazinoa Ama Birjinari eta Jaungoikoari egiteko batzen ziran taldekideetako bakotxa. tartaloGaztaina mota bat: gaztaina handia. Ik. atalo. tartamutuBerba egiten jakin arren, arazoa fisikoakaitik berba egiteko arazoak daukazana. .2.- Totel edo tartamutua danaren ezaugarria. tarteDenpora aldi zehatz bat, puntu jakin batetik beste batera doana..2.- Leku batetik beste batera dagoan espazioa, distantzia, aldea. tarteraJanaria sutan prestatuteko erabilten dan metalezko ontzi ez lar sakona.
|