sagatzBotanikan, erreka-bazterretan hazten dan arbolea. (Salix alba) sagrauJainkoak bedeinkatua errespetoz erabili behar da. saguZoologian, animalia karraskaria gris edo arrea, buztan luzea dauka. Etxe-barruetara sartzen danean bertakoen arerio klasikoa da. (Mus musculus) .2.- Andrazkoen genitala. (berba kolokiala) ik. saguarte..3.- Parau ezina dana, beti hara eta hona gelditu barik ibilten dana. (berba kolokiala).4.- Informatikan, ordenadoreetara aginduak bialtzeko arratoi itxurako aparailua. saguarratoiZoologian, ik. saguzar. (Pipistrellus pipistrellus) sagutoZoologian, sagua baino handiagoa dan animalia karraskaria gris edo arrea, buztan luzea dauka. (Rattus sp.) sagutxoriZoologian, txori mota bat; buruko eta hegaletako goiko aldea urdina dauka eta paparra beilegia. (Parus caeruleus) ik. txamilotxa. sagutzarZoologian, arratoia, sagu handia. (Rattus sp.) ik. saguto. saguzarZoologian, sagua baino handiagoa dan animalia karraskaria gris hegalaria eta gautarra. saiZoologian, putrea; animalia hildakoen okelea jaten dau. (Gyps fulvus) ik. sei..2.- Asetu ezin dan laguna, ezin asetu leitekena. (zentzu figuratuan erabilten da) saialOihal bastua, kalidade txarrekoa, latza. (Azkuek jasoa).2.- Pertsona traketsa, torpea; trebezia gitxi edo bapeduna. (Azkuek jasoa) saiatuHelburu bat lortzeko ahalegina burutu. SaibiganSaibiga(i)n, Abadiñoko mendia. 1936ko gerrako leku oso burrukatua. Bertan hainbat soldadu hil ziran. saiheskiAnimalien saihetsetako hazur eta okelea. saihetsGorputzaren paparra, barruko organu garrantzitsuak, babesteko inguruan dagoan hazur egiturea. (Anatomia).2.- Artzain txabolearen gailur eta zapaten artean zarratu-zarratu, kapirioak balira bezala, jarritako abarrak dira. (pluralez erabilten da gehienbat) ik. seitz. saikumeZoologian, saia. (Gyps fulvus) ik. sei. sailLur eremu zabalago bateko arloa edo eremua..2.- Behar zabalago eta handiago bateko arlo bat. Zati horretan egiten dan beharra..3.- Gauza konplexu baten zatia, azpi-puntua..4.- Animalia baten gorputzaldia, sateia. (Azkuek jasoa) ik. molde. sainArrainen gantza, koipea; antxina kurtzeluetarako erabilten zan. sainoSua; zentzu zabalean, San Juan gauean egiten dan sutea. (Azkuek jasoa)
|