rematxeTxikia, nanoa; altuera txikiko laguna. (zentzu despektiboa dauka) -rengoSuperlatiboa egiteko erabilten dan -en atzizkiaren genitibo kasua: goirengo, gorengo, akaburengo... reprendiduEsandako gauzea barriro errepetiduarazo. rindeZaldiak eta gidatzeko erabilten dan narru estu-luzea. Rinda (Zeberio, Dima) ik. ubel. riojanaErrioxako andrazkoa. ('j' gaztelaniazko erara ahoskatuta) ri-raAbiada handiz, ato baten egindako ekintza. Gauza bat arin-arin egiten danean erabilten da. -roAtzizki hau modua (zelan) adierazoteko erabilten da. rodamentuExe finko baten kokatzen dan pieza mekanikoa, konzentrikoak diran zilindro bi ditu eta bien bitartea metalezko bola metalikoz beterik dago. Errudearen mobimentua pieza honi esker lortzen da. Goitibeheretan rodamentuek eurek egiten dabe errudearen funtzinoa rodeErrotetako errobera hidraulikoa. rodeteUrak pieza honen kontra joten dauenean, errotearen ardatza mobidu egiten da eta beragaz batera errotarria be bai. roketeEleizgizonen jantzietako bat: beso bako sobrepelizea. romanaErromana, salerosketetan pisua neurtzeko tresna. Pisu hau eskegita dagoan markadun barra bat da: alde baten jartzen da pisatu beharrekoa, eta bestean dagoan zilindro metalikoa atzera-aurrera mobitzen da barrearen orekea, horizontaltasuna, lortu arte.
|