labankeriaZeozer lortzeko helburuagaz, asmo txarragaz esandako berba faltsuak. labaparaLaban erabilten dan tresnea, bertatik errariak sartu, atera edo mobidu ahal izateko. Kirten luzea eta puntan burdinazko palea ditu. labarAldatseko lurra. (Azkuek jasoa) ik. burrutz. labariLabean behar egiten dauena, labazaina edo panaderua. (Dima) labarkizAltzarietan egurra mantetzeko, euriak eta eguzkiak horrenbeste zahartu ez daizan ganetik emoten jakon likidoa: berniza edo esmaltea. (neologismoa) labasuSua egin labea berotu daiten. Hasieran labea baltz egoten da eta gero labako harria zurituta dagoanean, itxi amatatzen. Pasatzen da ipizkia zolarria garbitzeko eta orduan ogiak sartu leitekez. Labasua astean behin egiten da, zapatuetan hain zuzen be. labateLabako atea. (Azkuek jasoa) labatibaKaka egiteko arazoak izan ezkero, hau da, egin ezinik edo siku ibili ezkero, uzkitik likidoa sartuz egiten dan erremedioa. labatorioJarro zuriko uragaz eskuak garbitzeko, ontzi handiagodun altzari berezia. (Lemoa) labatxoriZoologian, txindor izeneko txoria. (Erithacus rubecula) (Azkuek jasoa Ubiden).2.- Karegintzan (basoko karabietan), karabiaren beheko aldean sua egiteko egoten dan zuloa. labaurreLabearen teilatupean ahoaren aurreko lekua. labegurLabasurako egurra, egur berezia. (Juan M. Etxebarriak jasoa) laboreNekazaritzan, baserri beharra, soloko alearen (garia, artoa...) landaketa eta uztea. (A. Manterolak jasoa) labradoreLurrak lantzen behar egiten dauen laboraria, baserritarra. labrantzaNekazaritzan behar egiteko moduko lurra..2.- Lurra lantzeari lotutako beharrak, laborantza. labrauLandatu edo ereiteko lurra landu..2.- Harriari formea emon, zizeldu, landu. laburLuzera (espazioan) edo iraupen (denporean) txikikoa..2.- Gaitasunetan urria dana, ulertzeko arazoak daukazana, pertsona mugatua. laburdiLapurdeia; lapurrak batzen diran lekua.
|