Juan Rekalde

Juan Rekalde

Euban (Zornotza) jaioa 1961 urtean. Euskal Filologian lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Euskara eta Literatura ikasgaiaren irakaslea da Arratia Institutuan (Igorre, Bizkaia), baita Hizkuntza Normalkuntzako Teknikaria ere.

 

Argitaratutako lanak:

  • Ipuingintzan, Kukuamets: herri ezbardin bat. (Ibaizabal, 1983).
  • Artikuluak: -"Herririk herri, gure lurra umeen begietatik" jardunaldietako "Geure Berbategie proiektua" komunikazioaren egilea da Jon Albizbeaskoetxearekin batera. Diman egindako kongresua. 2004.
  • "Geure Berbategie proiektua, ahozko aberastasunaren lekuko", in Ahoskotasuna aztergai. Bilbao: Mendebalde Kultura Alkartea. 2003.
  • "Gabirel Manterola" in Arratiako idazle aitzindarien antologia. G. Aurrekoetxea, I. Esparza eta A. Larrea (zuz.). Edizio propioa. 2005.
  • "Arratia Konpainia: memoria ala ahaztura historikoa?", in Atzorik etzira. Bilbao: Mendebalde Kultura Alkartea. 2008.
  • Arratia inguruko kanta partida AK-37 taldearen eskutik. Taldean. "Euskalingua" -aldizkaria. 2011. www.mendebalde.com
  • Arratiako berbetearen gitxieneko hiztegia Angel Larreagaz batera. 2012. . www. mendebalde.com
  • Jesus Credo qué culo tan negro! Etnotestua. "Euskalingua" aldizkaria. 2012. www. mendebalde.com

 

Bilaketa

Bilatu