Zerga bilketaren zerbitzu exekutiboa eta ikuskaritza

Zerbitzu hau Arratiako Udalen Mankomunitateko uztailaren 1eko estatutuen 3. artikuluko f) letran ezarritakoari jarraiki sortu zen, “Mankomunitateko udalek beharrezkotzat jotzen duten beste zerbitzu” bat bezala.

1991. urtean, eta Arratiako zenbait udalek proposatuta, “Betearazpideko Zerga- bilketa eta Ikuskapen Zerbitzua” izeneko zerbitzu berria sortzeko beharra zegoela erabaki zen.

Era berean, 1997an, Mankomunitateko udal guztiek Arratiako Udalen Mankomunitatearen esku utzi zituzten Betearazpideko Zerga- bilketa eta Ikuskapen Zerbitzuaren esparruko eskumenak osoko bilkuren erabakien bidez.

Ondorioz, eta Arratiako Udalen Mankomunitateko uztailaren 1eko estatutuetan ezarritakoari jarraiki, Bedia, Lemoa, Igorre, Dima, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuriko ko udalek eskumen osoak Arratiako Udalen Mankomunitatearen esku utzi dituzte Betearazpideko Zerga- bilketa eta Ikuskapen Zerbitzuari dagokionez.

Zerbitzua 1998. urtean sortu zen, eta ordutik Mankomunitateak Gesmunpal enpresari esleitu egin dio.

Hasieran, Betearazpideko Zerga- bilketa eta Ikuskapen Zerbitzua Mankomunitateko udal guztietan eskatu eta ematen zen.

Azpimarratu behar da zerbitzua doan dala Mankomunidadeko udalentzat.

Zerbitzu hau Mankomunitateko udalentzat doakoa dela azpimarratu behar da.