Arratiako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea
Zerbitzu hau Arratiako Udalen Mankomunitateak sortu zuen, beste batzuen artean, Arratiako Udalen Mankomunitatearen uztailaren 1eko Estatutuen 3. artikuluko f) puntuan ezarrita dagoenaren arabera “Mankomunitateko udalek beharrezkotzat jotzen duten beste edozein zerbitzu” gisa.
Nabarmendu behar da une honetan Arratiako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartean Mankomunitateko udal guztiak daudela integratuta.
Arratiako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea, Mankomunitateko udalerriek Bake Epaitegien funtzionamendua udalaren zereginen funtzionamendutik bertatik udal administrazio-zereginei dagokienez bereizteko interesa zeukatelako sortu zen.
Orain arte, 7.000 bizilagunetik beherako udalerrietako Epaitegien eginkizunak udal funtzionarioen eskuetan egon dira; horren ondorioz, alde batetik Epaitegiek beraiek ez zeukaten berezko izaerarik, eta aldi berean, udalak gai judizialetan batzuetan gehiegi hartzen zuen parte. Hori kaltegarria da, arazo mota biak eta jarduketa-eremu biak diferenteak direlako.
Alde horretan, Mankomunitateko zerbitzu juridikoek 1991. urtean Arratiako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea etorkizunean sortzeko Jarduketa Plana prestatu zuten.
Jarduketa Plan horretan honako hau diseinatu zen: Udal bakoitzak bere Bake Epaitegia edukitzen jarraituko zuen, baina Epaitegi guztietako langileak Mankomunitatekoak izango lirateke, Espainiako Justizia Ministerioak lanpostu huts hori betetzeko karrerako funtzionarioa izendatu arte.
Jarduketa Plana orduko Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari aurkeztu zitzaion, eta hark, 1990eko abenduaren 28ko aginduaren bidez (1991ko abenduaren 31ko EHAA), Arratiako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea sortu zuen, baita haren funtzionamendua baimendu ere.
Jarraian, Mankomunitateak Administrari bat kontratatu zuen, Idazkari Judizialaren zereginak aldi baterako bete zitzan.
Beste alde batetik, eta INEMen eta Toki Korporazioen arteko hitzarmena oinarri izanik, Administrari Laguntzaile bat kontratatu zen, eta Elkartearen barruan Agente Judizialaren eginkizuna esleitu zitzaion.
Une honetan, Arratiako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkarteko lanpostuak, Justizia Administrazioko ofizial bi (2) Idazkari lanetan, eta Agente Judizialaren lanpostu bat, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko langileek betetzen dituzte
Zerbitzugintzaren modalitatea Elkarteko langileak Arratiako Udalerrietako Bake Epaitegi bakoitzean geratzean datza