- Ikusi ordenantza
- Ikusi erreglamentazioa

Mankomunitateak, sortu zen egunetik, 1982ko Abuztuatik alegia, ematen duen zerbitzua da.
- Ikusi iragarkia-2010eko Ordenantza

Urteak aurrera egin ahala, Hondakinen Bilketarako Zerbitzuak bere kudeaketa aldatu eta zerbitzuak gehituz joan da. Momentu honetan hurrengo zerbitzuak ematen dira:
- Hiriguneko Hondakin solidoen Bilketarako Zerbitzua.
- Nekazal ingururako Hondakin solidoen Bilketarako Zerbitzua.
- Paper eta Kartoi Bilketarako Zerbitzua.
- Pila eta metagailu Bilketarako Zerbitzua.
- Altzari eta bestelako hondakinen Bilketarako Zerbitzua.
- Linea zuriko etxetresna elektrikoen Bilketarako Zerbitzua.
- Linea marroiko etxetresna elektrikoen Bilketarako Zerbitzua.
- Ontzi eta Hondakinen Bilketarako Zerbitzua, Garbiker A.B. rekin koordinatuta.
- Beirazko Ontzien eta Hondakinen Bilketarako Zerbitzua, Ecovidriorekin koordinatuta.
- Bilketa Zerbitzuko kontenedore berdeen Instalazio eta Mantenimentua.
- Paper eta Kartoi Bilketa Zerbitzuko kontenedore urdinen Instalazio eta Mantenimentua.
- Pila eta metagailu Bilketa Zerbitzuko kontenedoreen Instalazio eta Mantenimentua (Arratiako Lokal Komertzialetan jarrita).
Esan behar da, Uztailak 1eko Estatutuek horrela biltzen duten moduan, Arratiako Udalen Mankomunitatea dela zerbitzu hau emango duena, eta ondorioz, Bedia, Lemoa, Igorre, Dima, Arantzazu, Artea, Areatza, Zeanuri eta Ubidek, bere gain uzten dituztela Bilketa Zerbitzuari dagozkion delegazio guztiak. Hortaz, hiruhileroko tasa ere berak kobratuko du Arratiako bizilagunen artean, emandako zerbitzuagatik. Arratiako Udalen Mankomunitatea da Bizkaiko Lurralde Historikoko lehena horrelako zerbitzua ematen.
Hiriguneko Hondakin solidoen Bilketa Zerbitzuko datuak: