• Euskara

Hondakinen Bilketarako eta Gaikako Bilketarako Zerbitzua

 




Hondakinak biltzeko eta gaikako bilketarako zerbitzua Mankomunitateak ematen du hasieratik, hau da, 1982ko abuztutik.

Arratiako Udalen Mankomunitatearen uztailaren 1eko Estatutuen arabera, zerbitzu hori mankomunatuta dago, eta, ildo horretan, Bedia, Lemoa, Igorre, Dima, Arantzazu, Artea, Areatza, Zeanuri eta Ubideko udalek eskumen osoak dituzte Mankomunitatearen esku, Bilketa Zerbitzuaren kudeaketa integrala egiteko, eta Arratiako herritarrei hiruhileko tasa fakturatzera ere iristen dira. 
Alderdi horretan aitzindariak dira Bizkaiko Lurralde Historikoan.


 

 

Zerbitzuak

     


Hondakinak biltzeko zerbitzuaren zereginak eta eskumenak handitu egin dira urteen poderioz, eta une honetan honako zerbitzu hauek garatzen ari dira:

  • Hiri-eremuetan eta landa-eremuetan hondakin solidoak biltzeko zerbitzua

Honako hauen Bilketa Selektiboko Zerbitzua:

  • Papera eta kartoia
  • Hondakin organikoak (5. edukiontzia)
  • Pilak eta metagailuak
  • Altzariak
  • Tamaina handiko tresnak

Honako hauekin koordinatzea:

  • GARBIKER A.B. ontzien bilketa zerbitzuan
  • Ekobeira ontziak biltzeko zerbitzuan
  • Rafrinor etxeko olioaren bilketa zerbitzuan
  • Rezikleta Ehun-bilketako eta etxetresna elektriko txikien zerbitzuan

Hondakin solidoak eta hautazko hondakinak biltzeko zerbitzuen edukitzaile-sarea garbitzea eta mantentzea.