Ingurumena jagoteko ekintza

Ingurumen Ekintza Planak Lantzeko Zerbitzua “Agenda 21” prozesuaren esparruan (Udaltalde 21 Arratia)

Ingurumena Jagoteko EkintzaZerbitzu hau Arratiako Udalen Mankomunitateko uztailaren 1eko estatutuen 3. artikuluko f) letran ezarritakoari jarraiki sortu zen, “Mankomunitateko udalek beharrezkotzat jotzen duten beste zerbitzu” bat bezala.

2000. urtean, Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak proposatuta, Lemoa, Igorre eta Arteako udalek Tokiko Ingurumen Ekintza Planak abian jarri zituzten “Agenda 21” prozesuaren esparruan.

Bestalde, 2001eko martxoaren 28an batzar informatiboa egin zen Mankomunitatearen egoitzan, eta Arratiako alkate guztiei bertaratzeko gonbidapena luzatu zitzaien. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saileko Ingurumen Baliabideen zuzendariak Tokiko Ingurumen Ekintza Planen edukien berri eman zuen “Agenda 21” prozesuaren esparruan, eta 2001eko otsailaren 28ko Aginduari buruzko informazioa ere eman zuen.

Eusko Jaurlaritzaren batzar informatiboaren ondorioz, Dima, Arantzazu, Areatza, Zeanuri eta Bediako udalek beraien Tokiko Ingurumen Ekintza Planak abian jartzea erabaki dute “Agenda 21” prozesuaren esparruan.

  • Arratia 21

Hondakinak