Hirigintzako Bulego Teknikoa

Hirigintza Bulego TeknikoaArratiako Udalen Mankomunitateko uztailaren 1eko estatutuetako 3. artikuluan agertzen den zerbitzuetako bat da, Mankomunitateko udalek derrigorrez eman behar dutenetakoa.

Mankomunitateko Bulego Teknikoa 1987an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalen arteko Harremanetarako Sailak emandako diru-laguntzen bidez. Diru-laguntzen helburua 5.000 biztanletik beherako udalerrietan hirigintza arloko zerbitzuak emateko Talde Teknikoa sortzea zen.

Arratian Zerbitzu Tekniko horiek Mankomunitateak udalei eskaintzen dizkieten zerbitzuen artean sartu ziren.

Bizkaiko Foru Aldundiak Arratiako udalerri guztientzat hiru tekniko finantzatzeko erabakia hartu zuen: Arkitektoa, Aparejadorea eta Delineatzailea.

Hasieran, langile horien soldaten finantzaketa 6 hilabetekoa izango zen. Geroago finantzaketa 12 hilabetera arte luzatu zen, eta epe horretan Bizkaiko Foru Aldundiak soldaten %100 ordaindu zuen. Epea igarotzean, langileen kostuen azterketa egin zen eta udalerriek finantzatzen jarraitu zuten, Mankomunitateko beste edozein zerbitzu bezala.

Lehenago esan den moduan, Bulego Teknikoak zerbitzu teknikoa eskaintzen die udal aparejadorerik ez duten udalerriei; aparejadorea badaukaten udalerrien kasuan, Bulego Teknikoa berarekin lankidetzan aritzen da.

Bulego Teknikoak dituen zereginen artean, honako hauek dira aipagarrienak:

  • -Udal obretarako aurreproiektuak egitea.
  • -Obretarako proiektuak eta aurrekontuak.
  • -Aurrekontu eta guztiko txostenak.
  • -Obren zuzendaritza.
  • -Hirigintzako txostenak.
  • -Obra lizentziak.
  • -Plan partzialak egitea.
  • -Planoak eta gainerako dokumentazio teknikoa egitea.

1987ko uztailetik zerbitzu hau Mankomunitatearen esku dago.

Arratiako Udalen Mankomunitateko uztaileko 1eko estatutuetan xedatutakoaren arabera, Bedia, Lemoa, Igorre, Dima, Arantzazu, Artea, Areatza, Zeanuri eta Ubideko udalek aholkularitza teknikoko eskumen osoak eskuordetu dizkiote Arratiako Udalen Mankomunitateari, aholkularitza teknikoko arloa zerbitzu juridikoak eta arkitektura zerbitzuak osatzen dutelarik.

Esan beharra dago 1987. urtean zerbitzu hau sortu zenetik 1999. urtera arte, Mankomunitateak zuzenean eskaintzen zizkiela aipatutako zerbitzuak Mankomunitatea osatzen zuten udalerriei, bere langile eta baliabide materialak erabiliz.

“Bulego Teknikoko Zerbitzuak” honako teknikari hauek zituen hasieran:

  • -Goi Mailako Arkitektoa
  • -Aparejadorea
  • -Delineatzailea

Bulego Teknikoko Zerbitzua martxan jarri zenean, zerbitzua Mankomunitateko udalerri guztietan eskatu eta eskaintzen zen.

Mankomunitateko udalerri desberdinetan eskaintzen ziren zerbitzuen norainokoak erabakitzeko orduan, udalerri horietan Zerbitzu Teknikoak zituzten ala ez kontuan hartzen zen, adibidez, Lemoa eta Igorreko udalen kasuetan.