Gizarte Zerbitzuak

 

Mendetasun-egoeraren ebaluazioa

Adina dela, minusbaliotasun bat dela, pertsona batek duen autonomia-eza iraunkorra balioesten da hainbat arlotan: fisikoan, sentsorialean, mentalean eta intelektualean. Horrez gain, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko, zenbateraino behar duen hirugarren pertsona baten laguntza ere aztertzen da.

Estatuko mendekotasun-baremoaren arabera, mailak honela balioetsita daude:

      - III. graduko 2. maila eta 1. maila à Mendekotasun Handia

      - II. graduko 2. maila eta 1. maila à Mendekotasun Gogorra

      - I. graduko 2. maila eta 1. maila à Mendekotasun Arina

Lortutako balorazioa nolakoa den, halako zerbitzu edo diru-laguntza jaso ahalko da: Etxez etxeko laguntza emateko zerbitzua; Telelaguntzako zerbitzua; Eguneko eta gaueko zentroen zerbitzua; Egoitza-zerbitzua: "iraunkorra edo aldi baterakoa"; Familian zainketak jasotzeko diru-laguntza; eta laguntza pertsonaleko diru-laguntza.

Diru-laguntza horren izapideak gure saileko bulegoetan edo Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailean egin daitezke.

Etxez etxeko laguntza emateko zerbitzua

Zerbitzu honen bitartez, eguneroko bizitzako funtsezko jarduerak egiteko laguntza behar duten familiei prestazio batzuk (zerbitzuak) ematen zaizkie euren etxebizitzetan bertan (helbidean). Hauxe da zerbitzuaren helburua: zuzeneko arreta ematea, hartzaileak ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitu ahal izateko. Horretarako, hainbat jarduera egiteko autonomía funtzionalik eza laguntza honen bitartez betetzen saiatzen da, bai eta persona horien ongizate fisikoa, soziala eta afektiboa areagotzen edo berreskuratzen ere.

Laguntza horren izapideak gure saileko bulegoetan egiten ditugu.

 

 

Telelaguntza

Egunean ordu asko bakarrik egoten diren, ezgaitasun-maila handia edo osasun-arazoak dituzten pertsonei segurtasuna eta berehalako laguntza eskaini nahi dizkie zerbitzu honek. Gailua telefono berezia da, eta erraz sakatzeko botoi bat (medailoi baten itxurakoa) dauka.

Laguntza horren izapideak gure saileko bulegoetan edo Eusko Jaurlaritzako bulegoetan egin daiteke.

Egoitzak: "egonaldi iraunkorra / aldi baterakoa"

Egoitza-zerbitzu iraunkorrak etxe berri bat eskaini nahi die adineko pertsonei, mendekotasun-egoeran baldin badaude, eta behar dituzten zainketak bere ohiko ingurunean, etxebizitzan edo familian lortu ezin badituzte.

Aldi baterako egoitza-zerbitzua eskatu ohi da, zaintzaileak atsedena behar duelako edo larrialdi-egoera zein gaixotasun bat suertatu delako.

Diru-laguntza horren izapideak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko bulegoetan egiten dira.

Eguneko zentroak

Egoitzan modu iraunkorrean sartu beharrean, zerbitzu honek beste aukera bat eskaintzen du. Horrela, pertsonek familia- eta gizarte-ingurunean jarrai dezakete, eta, aldi berean, langile gaituen eskutik jasotzen dituzte beharrezko zainketak .

Diru-laguntza horren izapideak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko bulegoetan egiten dira.

Lan eremua

Kontaktua

Gizarte Akzio Saila

Arratiako Udalen Mankomunitatea
Elexalde kalea 49, 48140 Igorre
Telefonoa: 946 31 17 17

Informazio gehiago