Gizarte Zerbitzuak

 

Servicio de Prevención Comunitaria de las Adicciones

Introducción

El Servicio de Prevención Comunitaria de las Adicciones (antes, Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias) lleva muchos años trabajando en la promoción de la salud de los ciudadanos. Precisamente, lleva trabajando desde el año 1997.

Desde entonces, se han modificado y transformado distintos proyectos, debido a las necesidades que han ido surgiendo. Los últimos años, se ha realizado un gran trabajo en el ámbito escolar y familiar. En la actualidad, queremos ir más allá con un trabajo más comunitario. Queremos promocionar la salud de la ciudadanía trabajando en los distintos ámbitos de la comunidad mediante proyectos y acciones. Asimismo, realizar un trabajo integral sin olvidarnos de la importancia de la coordinación.

Nori zuzenduta dago?

Urterako pentsatuta dauden proiektuak, honako eremu desberdinetan sailkatzen dira:
      Osasun-hezkuntza sustatzeko eta drogamenpekotasunei aurrea hartzeko programa
      
Alkohola edatearekin zerikusia duten arriskuak murrizteko programa
      Familia eremurako prestakuntza eta informazio programa
      Erkidegoaren eremuan Aurrera hartu rta esku hartzeko programa

Ume, Gazte eta Familiarekin Gizarte-Hezkuntzan Eskuartzeko Zerbitzua

Familia guztiei gizarteak funtzio batzuk egozten zaizkie, eta ondorioz familia gizarte honetarako lehen kontaktu bezala hartzen da. Funtzio hauen artean aipa daitezke:
      1.- Seme-alabei babesa, zaintza eta bizigarriak eskaintzea.
      2.- Haurraren garapena, ikasle bezala, kontrolatu eta bultzatu.
      3.- Haurrak gizarteratzeko bide egokia behar du, arauak, baloreak, iritziak,… eskainiz.
      4.- Besteekiko kooperazio espiritua bultzatu,…
Bestetik esan familia sistema bat dela, zatien batura baino gehiago alegia. Horregatik, senide batek zailtasun edo arazoak baditu, familia sistema osoaren eraginagatik, aldaketak emango dira. Halako momentuetan ondo legoke profesional bat zure alboan izatea eskuartzea egiteko. Arratiko Udalen Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailean, Ume, Gazte eta Familiarekin Gizarte-Hezkuntzan Eskuartzeko Zerbitzua ematen da. Familia arloan eskuartzea egiteko Familia Hezitzailea dago.
Zerbitzu honekin kontaktuan jartzeko Arratiko Udalen Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailera hurbiltzea eta informazioa eskatu baino ez da egin behar.
Era orokor batean zerbitzu honekin lortu nahi diren helburu orokorrak hauek dira:

  • Familian eragin dezaketen arrisku egoerak prebenitu.
  • Familiek dauzkaten arrisku egoerei aurre egiteko baliabideak aurkitzen lagundu.
  • Familiak beren egoera hobe dezaten, dituzten errekurtsoak ezagutzen eta erabiltzen lagundu.
  • Familien babes eta laguntza sare sozialak handitu.
  • Familia seme-alabek azaltzen dituzten arazoetan inplikatu.
  • Familiak gizartean murgiltzeko duten gaitasuna handitu.

Eskuartze esparruak

Eskuartzean esparru ezberdinak landu behar dira, familia bere osotasunean hartu ahal izateko. Ez dugu ahaztu behar familia bakoitza ezberdina dela eta zailtasun ezberdinak dituztela. Hau dela eta, esparru bakoitzean helburu zehatz batzuk planteatzen dira.
Landu daitezken esku-hartze esparruak hauek dira:
      a) Senideen Laguntza Zehatzaren Esparrua.
      b) Osasun heziketaren Esparrua.
      c) Etxebizitzaren Antolakuntzaren Esparrua. 
      d) Ekonomia Familiarraren Esparrua.
      e) Eskola eta Lan Formakuntzaren Esparrua.
      f) Familien arteko Elkar harremanen Esparrua.
      g) Giza Inguruekiko harremanen Esparrua.

Hiru jokatze mota bereizten dira:
   1. Familia eskuartzea: zailtasunak dituzten familiek aurkezten dituzten ezaugarri arazotsuetan familia dinamikan parte hartuz.
    2. Familiekin taldeko eskuartzea: zailtasunak dituzten familiek kontaktuan jarriz, elkarri laguntza eskaintzeko.
    3. Erakunde / Komunitario Mailan: Erantzun egokia emateko nahian, balorapena egin eta gero eta beste agente eta zerbitzuekin koordinatuz, baliabideetan parte hartu edo joaten laguntzea.

Familia hezitzaileak etxe barruan lan egiten du. Familiaren ingurunean hain zuzen ere. Familia konkretu batekin lan egiteko beharra dagoenean, familiarekin kontratu bat sinatzen da, lan bat adostuz eta proiektu hezitzaile bat aurrera eroanez.

Programak

Urteari begira, Familia Arloan bultzatu behar den familiekin taldeko eskuartzeari dagokionez, ondorengo proiektuak eramaten ari dira aurrera.

   o Familiari sustapena eta arreta emateko tailerra:
      • Helburuak:

  1. Emakumeek erreferente gisa tailer-taldea izatea.
  2. Taldeak bizitza izatea; taldeak kohesioa izatea.
  3. Emakumeek beren buruarengan konfiantza eta segurtasun gehiago izateko aukera ematea.
  4. Bizipen-espazioa ematea, emakumeek berenak partekatu ahal izateko.
  5. Emakumeek, ama eta emakume diren aldetik, beren gaitasunak baloratu ahal izatea.
  6. Emakumeek auto-estimu handiagoa lortzeko aukera ematea.
  7. Emakumeengan berenganako zaintza sustatzea.

   o Ama eta seme alaben arteko topaketa:
      • Helburuak:

  1. Adin txikiko eta beraien amei ondo pasatzeko eta GOZAMENERAKO esperientzia baikor bat eskaini.
  2. Aisialdi ekintza baten bidez, arrisku egoeran dauden haurtzaro-taldeen gizarteratze eta prebentziora bideratutako ekintza bat martxan jarri.
  3. Adin txikiko eta beraien amengan, atontze eta higiene ohituren bereganatze eta garapena bultzatu, bizikidetza baikor baten esperientziaren bidez.
  4. Adin txikikoek beraien familiekin batera bereganatu eta eguneroko bizitzan aplikatu ditzaketen abilezia eta ereduen ikasketa baimendu.
  5. Elkarrenganako ikasketa testuinguru batean famili dinamikan ALDAKETA aukerak bultzatu.
  6. Adin txikikoaren eta bere amaren arteko elkarrekintza esparrua bultzatu elkarrekiko hurbilketa eta ardura aspektuak landuz.
  7. Hezitzaileek familien 24 ordu errealak ezagutu, ea urtean zehar egin diren ekimenak eta balorapenak bat datozen errealitatearekin.

   o Familiarekin batera gozatzeko eguneko irteera
      • Helburuak:

  1. Baliabide normalizatuetaz gozatu.
  2. Kultural, aisialdiko edo beste motatako errekurtsoak erabili.
  3. Elikadura landu
  4. Elkarbizitza sustatu
  5. Familiak izan duen konpromisoa urtean zehar saritu.

Lan eremua

Kontaktua

Gizarte Akzio Saila

Arratiako Udalen Mankomunitatea
Elexalde kalea 49, 48140 Igorre
Telefonoa: 946 31 17 17

Informazio gehiago