Gizarte Zerbitzuak

 

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)

Hileko diru-laguntza da, eta diru-sarrera nahikorik ez duten pertsonen gizarteratze- eta laneratze-prozesuetatik eratorritako kostuak eta jateko beharrizana asetzeko gastuak betetzeko ematen da.

Azaroaren 24ko 4/2011 Legea indarrean jarri zenetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez izapidetu behar da.

Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO)

Hileko diru-laguntza da, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsona titularrei zuzenduta dago, baldin eta pertsona horiek etxebizitza alokatu edo azpi-alokatu batean, ostatu edo apopilo-etxe batean edo antzekoetan bizi badira (Etxebidekoetan bizi direnak izan ezik).

Azaroaren 24ko 4/2011 Legea indarrean jarri zenetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez izapidetu behar da.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL)

Urteko diru-laguntza da, eta honako gastu hauek betetzeko helburua du: etxebizitzaren alokairua ordaintzekoak (diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen ez bada); hipoteka-maileguak amortizatzekoak (bizitzan behin baino ez, eta etxebizitzak babes ofizialik jaso ez badu); etxebizitza zaintzeko gastuak (ura, elektrizitatea, gasa, etab.).

Laguntza horren izapideak eta jarraipena gure saileko bulegoetan egiten ditugu.

Gizarte Inklusiorako Laguntza (GIL)

Aldizkako diru-laguntzak dira, eta oinarrizko beharrizanak asebetetzea eta gizarteratze- eta laneratze-prozesuetatik eratorritako gastuak betetzea dute helburu. Gastu horiek ordaintzeko beste diru ez duten pertsonei zuzenduta daude.

Laguntza horren izapideak eta jarraipena gure saileko bulegoetan egiten ditugu.

Gizarte-Ongizateko Fondoak (GOF)

Aldizkako diru-laguntzak dira, jateko beharrizanei erantzuteko. Adina dela, edo minusbaliotasunaren bat dela, oinarrizko beharrizanak asetzeko diru-sarrerak edo lanik lortu ezin dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Laguntza horren izapideak gure saileko bulegoetan egiten ditugu.

Kotizaziorik Gabeko Pentsiak (KGP)

Minusbaliotasun-maila zehatz bat dela eta, errenta edo diru-sarrera nahikorik ez dutenei ematen zaie aldizkako diru-laguntza hau. Laguntzaren onuradunek, diruaz gain, mediku-, botika- eta gizarte-zerbitzuen laguntza ere jasotzen dute.

Laguntza horren izapideak gure saileko bulegoetan egiten ditugu.

Mendekotasuna duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak

Hileko diru-laguntza da, eta familia-inguruan zainketak jasotzen dituzten pertsonei zuzenduta dago. Mendekotasun-maila nolakoa den, halakoa izango da diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntza horren izapideak gure saileko bulegoetan edo Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailean egin daitezke.

  • Informazio gehiagorako: Bizkaia.eus

Lan eremua

Kontaktua

Gizarte Akzio Saila

Arratiako Udalen Mankomunitatea
Elexalde kalea 49, 48140 Igorre
Telefonoa: 946 31 17 17

Informazio gehiago