Gizarte Zerbitzuen helburuak

Gizarte Zerbitzuak

Zertarako dira Gizarte Zerbitzuak?

  • Eskaintzen ditugun gizarte baliabideei buruzko informazio eta orientazioa emateko.
  • Gizarte zerbitzu eta prestazioak jasotzeko eskubidea dutenei horiek eskuratzeko erraztasunak emateko.
  • Arratian bizi diren eta oinarrizko beharrizanak (janaria, jantziak, ostatua eta oinarrizko ondasunak) ase ezin dituzten pertsonei laguntza eskaintzeko.
  • Adinagatik, ezintasunen batengatik edo garapen soziala edo pertsonala bere osotasunean lortzea galarazten duen gaixotasun batengatik gizarte egoera zailak bizitzen ari diren pertsonei ahalik eta era autonomoenean bizitzen laguntzeko.
  • Lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei gizarteratzen laguntzeko.
  • Beste erakunde eta gizarte eragileekin batera lan eginez zailtasun egoeran dauden umeen ongizatea sustatu eta babesteko.
  • Droga gehiegiren kontsumoa ekiditeko eta droga-menpekotasuna dutenei gizarteratzen laguntzeko.
  • Udalerriko emakumezko eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna sustatzeko.
  • Komunitateko arazo sozialei konponbidea aurkitzeko guztien konpromisoa bultzatzeko.

Kontaktua

Gizarte Akzio Saila

Arratiako Udalen Mankomunitatea
Elexalde kalea 49, Igorre
Telefonoa: 946 31 17 17

Informazio gehiago

Lan eremua