ANDRENGANAKO INDARKERIA

Tratu txarrak giza eskubideen urraketa larria dira. Inork ez du eskubiderik zu gaizki tratatzeko, ez dago hori justifikatzen duen arrazoirik. Tratu txarren erantzule bakarra egilea da; zuk ez duzu errurik. Tratu txarren edo sexu abusuen kasuetan, Arratian zerbitzu hauengana jo dezakezu:

1. GIZARTE ZERBITZUAK

Laguntza emango dizute dohain: psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, bizileku bat aurkitzeko, eta abar.

Udala

Telefonoa

                    Ordutegia
Arantzazu

94 631 56 89

Astelehena      12:00-14:00 (Ales)
Areatza

94 673 90 10

Asteartea         12:00-15:00 (Patxi)
Artea

94 673 92 17

Astelehena       09:00-12:00 (Ales)
Bedia

94 631 42 00 

Ostirala            12:00-15:00 (Ales)

Dima

94 631 57 25 

Ostirala            12:00-15:00 (Patxi)
Igorre

94 631 17 17 

Astelehena        08:00-15:00 (Patxi)
Osteguna          08:00-15:00 (Patxi-Ales)
Lemoa 

94 631 30 05 

Asteartea          09:00-15:00 (Ales)
Ubide 

945 45 03 22

Ostirala             09:00-11:30 (Patxi)
Zeanuri 

94 673 91 46 

Asteazkena       12:00-15:00  (Patxi)

* Komeni da hitzordua aldez aurretik eskatzea zenbaki honetan: 94 631 17 17

2. POLIZIA

Eraso bat jasateko arriskuan bazaude edo Gizarte Zerbitzuak itxita badaude, jo ezazu Ertzaintzarengana. Haiek lagunduko dizute.

    • Ertzaintza: 112
    • Durangoko Ertzaintza Komisaria: 94 466 93 00

3. LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA

Tratu txarrak edo sexu indarkeria jasan duten emakume eta adintxikoentzako laguntza psikologikoa Zutituren eskutik. 

    • Zutitu (Arratiako Udalen Mankomunitatea): 94 631 17 17

4. OSAKIDETZAKO LARRIALDIAK

Lesio fisiko edo psikikorik baduzu, joan zaitez zentro mediku batera, azaldu lesioen jatorria eta eskatu txosten medikuaren kopia.
 
    • Osakidetzako Larrialdiak: 94 410 00 00
    • Galdakaoko ospitalea: 94 400 70 00

5. ARRETA TELEFONIKOA

Telefonozko Informazio Sistema bat dago etxean tratu txarrak eta sexu erasoak jasan dituzten emakumeentzat. Doako zerbitzua da eta arreta psikologiko eskaintzen du telefonoz eguneko 24 orduetan, asteburuak barne.

    • Arreta zerbitzuaren telefonoa: 900 840 111

6. BIKTIMARI ARRETA EGITEKO ZERBITZUA

Biktimei informazioa ematen die: dituzten eskubideak eta lege prozedurak, epaiketetara laguntzea, laguntza psikologikoa.

    • Biktimari Arreta egiteko Zerbitzua Bilbon: 900 400 028 (dohainik)

ARRATIAKO BALIABIDEEN GIDA 

BALIABIDEEN ETA ZERBITZUEN GIDALIBURUA (EUSKO JARULARITZA) 

GENERO INDARKERIAKO BIKTIMEI PREBENTZIOA ETA ARRETA HOBETZEKO ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEKO KOORDINAZIO PROTOKOLOA  

Programak

Kontaktua

Berdintasuna Saila

Arratiako Udalen Mankomunitatea
Elexalde kalea 49, 48140 Igorre
Telefonoa: 94 631 17 17
berdintasuna2.arratia@bizkaia.org

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera
08:00 - 15:00