Berdintasun Zerbitzua

Arratiako Udalen Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua 2012ko maiatzean sortu zen. Hasiera batean Genero Indarkeriaren biktimei arreta hobetzeko protokoloaren inguruan sortu zen eta geroago, 2012ko uztailetik aurrera, laguntza teknikoa kontratatu zen.


Zerbitzuaren helburua genero ikuspegia instituzionalizatzea eta horretarako behar diren aldaketak eta hobekuntzak bideratu, lan prozesuak aldatu, prozesu berriak sistematizatu, eta Arratiako Udalen Mankomunitateko jarduera guztietan generoa txertatzea etengabe eta apurka-apurka.


2012an Arratiako Udalen Mankomunitateko berdintasun plana egin zen, aukera berdintasuna eraikitzeko zutabea. Izan ere, Arratiako bederatzi herrietatik, zortzik Berdintasun Plana daukate: Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Dima, Lemoa eta Bedia.


Hala, badago zer hobetu eta zer landu berdintasunaren arloan, eta, ildo beretik, udal berdintasun planeko ekintzak inplementatzeko laguntza teknikoa ematen diegu udalei, euren berdintasun planetako ekintzak ere garatzeko.
  

Harremanetarako

Berdintasun Zerbitzua
Elexalde, 49
48140   Igorre
Teléfono:   94 631 17 17
E-mail:      berdintasuna2.arratia@bizkaia.org
Astelehenetik barikura 8:00etatik 15:00etara

Genero Indarkeria

Ekintzak

Programak

 GALERIA