Programa Beldur Barik

          

1. Aurkezpena

Beldur Barik programa azaroaren 25aren inguruan jarri zen abian, hau da, euskal instituzio guztiek batera antolatzen duten Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan.

Beldur Barik programa BERDINSAREA izeneko sarearen barruan sortu zen. Gaur egun, Emakundek antolatzen du, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek, eta EUDELek bultzatzen dute, eta hauen laguntza du: Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza eta Hezkuntza Sailarena, Euskal Herriko Unibertsitatearena eta EITBrena.

2. Helburuak

Helburu orokorra:

Emakumeenganako indarkeria prebenitzea, bere adierazpide guztietan, bereziki, neska gazteek jasaten duten indarkeria; neskei behar diren tresnak eta baliabideak emanda indarkeria sexista ezagutu eta aintzat hartu dezaten, eta mutilekin, berriz, jarrera sexistei aurre egiteko neurriak lantzea, eta eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izan dezaten animatuta.

Proposatutako helburu espezifikoak:

Banakako eta taldeko hausnarketa egiteko prozesu parte-hartzaileak abiaraztea neska eta mutilekin, indarkeria gainditu ahal izateko, jarrerak eta jokabideak eraldatuta.

Udalerrietan jarduerak egitea (tailerrak, ikastaroak, etab.), hausnarketa eta eztabaida abiarazteko, era guztietako adierazpen artistikoak erabilita, eta, era berean, aurreikusitako lehiaketan parte hartzera animatuta.

Parte-hartzea eta hausnarketa bultzatzeko, web orria eta sare sozialek (Facebook, Twitter eta Instagram) dituzten ahalmenez baliatzea.

Itun gehiago egitea, bai instituzioekin eta erakundeekin, bai arlo estrategikoekin, hala nola, UPV-EHUko Kazetaritzako, Ikus-entzunezkoen, Irakasle Eskola eta Arte Ederren fakultateekin eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin.

Gida eta euskarri erakargarriak prestatzea, sortutako materialen erabilera azaltzeko, era askotako guneetan erabili ahal izan daitezen (ikastetxeetako ikasgeletan, ez-formalak diren hezkuntzako guneetan, etab.). Urtero erabilitako tresnak sistematizatu.

3. Estrategia

Beldur Barik programak gazteekin egiten du lan, 12-26 urte bitarteko nerabeekin zein gazteekin eta bi adin tarte bereizita. Neskekin eta mutilekin jarduten du, modu anitzetan lan eginda: modu bereizian zein nahasian.

Gure publiko objektiboarengana heltzeko eta indarkeria matxista desagerrarazteko bi planotan lan egiten duen estrategia du.

Alde batetik, plano orokor bat du, programa orokorra deitzen dioguna, eta BB Jarrera izeneko Filosofia garatzen duena. Programaren bereizgarri da, hain zuzen ere, bere diskurtsoa eta jardunbidea:

Indarkeriaren begirada estereotipatuetatik urruntzen da eta indarkeriaren egiturazko izaeratik lan egiten du: adierazpenak eta egiturazko faktoreak nabarmentzen ditu.

Ahalduntzearen eta burujabetzaren mezuak igortzen ditu.

Matxismoaren eta sexismoaren aurreko jarrera apurtzailea eta proaktiboa.

Bestetik, programak plano lokala du, programa orokorraren edukiak, ikuspegiak eta mezuak gazteen testuinguru zehatzetara helarazteko. Horretarako, udalekin lan egiten da, prebentziorako estrategiak definituz eta adostuz.

 

    Itzuli

Kontaktua

Berdintasuna Saila

Arratiako Udalen Mankomunitatea
Elexalde kalea 49, 48140 Igorre
Telefonoa: 94 631 17 17
berdintasuna2.arratia@bizkaia.org

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera
08:00 - 15:00