Arratiako Egoitza

EgoitzaMendekotasunak dituzten adinekoen egoitza da, Diman kokatua eta naturaz inguratua.1994ko maiatzean sortu zen eta beraien etxeetan daukaten lagutza baino gehiago behar duten adinekoei gelak eskaintzen dizkie. Gure adindunetako hirurogei Zentro honetan bizi dira eta beste hogei plaza Eguneko Zentrorako gordetzen dira.

Arratiako Udalen Mankomunitateak adinekoentzat laguntza eskaintzen du bere Gizarte Zerbitzuen katalogoan, eta Arratiako Egoitzak eginkizun horretan berari dagokion alderdia betetzen du.

Zerbitzuak

  • Zentro publikoa, itunpekoa, pribatua.
  • Plaza kopurua: 60 egoitzan eta 20 eguneko zentroan.
  • Banakako eta birentzako gelak. Guztiak kanpora begira eta egokitutako komunekin.
  • Bainugela geriatrikoak.
  • Ohe artikulatuak. Altzari bereziak (ergonomikoak).
  • Terraza handiak eta lorategiak.
  • Mediku zerbitzua (OSAKIDETZA) eta DUE zerbitzua (Erizaintza).
  • Animazio psiko-geriatrikoa, gimnasioa, eskulan tailerrak...
  • Bestelako zerbitzuak: arropa garbitegia, ile-apaindegia, podologia, erlijio zerbitzuak.
  • Sukaldeko zerbitzu propioa.
  • Familia giroa (euskaraz eta gaztelaniaz).

2010ko indarreko prezioen zerrenda

  1. "Egoitza":
    • a).- Egonaldi iraunkorra: 74,06 euro egunean (BEZ barne)
    • b).- Aldi baterako egonaldiak: 76,59 euro egunean (BEZ barne)
    • c).- Plazaren erreserba: 51,83 euro egunean (BEZ barne)
  2. "Eguneko Zentroa":
    • a).- Dementzia daukaten pertsonentzat: 54,91 euro egunean (BEZ barne)
    • b).- Minusbaliotasun fisikoa daukaten pertsonentzat: 50,78 euro egunean (BEZ barne)

Gaur egun Eguneko Zentroa indartzen saiatzen ari gara mendekotasun egoeran dauden adinekoei zerbitzuak eskaintzeko eta, Egoitzan sartu behar ez badute ere, etxean era egokian eskaini ezin diren arreta bereziak behar dituzten adinekoei laguntzeko. Horretarako, adinekoen familiei gizarte eta lan bizitzan parte hartzeko aukerak emango zaizkie egoitzako baliabideen bidez. Arratiako Egoitzako zerbitzuak eskualdean izaten diren kasuetan eskaintzen dira, baina inguruko eskualdeetako beste kasu batzuk ere izan ditugu.

Egoitzaren barnealdeaArgi dago adineko biztanleak gero eta gehiago direla Arratian zein inguruko herrietan, eta igoera hori nabariagoa da bigarren mailako zahartzaroan, hau da, 80 urteko eta hortik gorako biztanlerian. Begi-bistan dago ere familiak gero eta txikiagoak direla eta elkarbizitza moduari dagokionez belaunaldien arteko independentziarako joera indartu egiten ari da, elkarbizitzaren alderdi batean ezik; izan ere, azken urteetan gazteak gero eta beranduago irteten dira familiaren etxetik beraien etxe eta familiak sortzeko.

Egoitzaren barnealdeaHalaber, agerikoa da adinekoen mendekotasuna dakartzaten arazoek ere gora egin dutela, eta ondorioz urte gehiago bizitzeko gaitasunak ez du independentzia galtzeko adina atzeratu. Are gehiago, ezin ukatu daiteke adinekoen zainketa eta arreta beharrak gero eta handiagoak direla.

Gizarte ZerbitzuakArratiako Egoitzak bere egoiliarren zainketan duen esperientzia hasierako urteetatik egindako lanak bermatzen du. Zentroan zaintzen diren adinekoak dira egoitzako elementu nagusi edo protagonistak, eta bertako profesionalen taldearen lanak denoi etorkizun hurbilari buruz zer pentsatu ematen digu.

“Bizitzea gogoa izateko ahalmenari eustea da. Zure inguruan sumatzen duzun bizitza guztiagatik zirrara sentitzea eta bizitza horretan parte hartzea. Azken momentura arte bizirik zaudela jakitea da bizitzea. Urteek aberastu baino ez dute egiten. Nire adinaren ikuspegitik, bizitza ezagutza berriekin senti dezaket, baina betiko gogoekin.”

Vicente Aleixandre

Agiriak