Adikzioen Prebentzio Komunitario Zerbitzua


 


Arratiako Udalen Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Komunitario Zerbitzuak (lehen, Drogomenpekotasunen Prebentzio Komunitario Zerbitzua) hainbat urte darama lanean herritarren osasuna bultzatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, 1997. urtetik darama lanean.

Ordutik ona, beharrizanen arabera, hainbat proiektu eraldatu edota sortu dira. Izan ere, ikastetxeekin eta familiekin lan ikaragarria egin da azken urteetan zehar.

Ildo honetatik jarraituz, orain haratago lan egin nahi da. Arratiako komunitateko esparru ezberdinetan herritarren osasuna sustatzeko proiektuak eta ekintzak bultzatu eta burutu nahi dira. Honela, esku-hartze integrala burutuz. Beti ere, koordinazio lanaren garrantzia ahaztu barik.



Zer da Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua?

Arratian osasuna sustatzea eta adikzioak prebenitzea helburu duen zerbitzua da.



Zer eskaintzen dugu?

  • Telefono bidezko arreta eta/edo arreta pertsonala (aurrez hitzordua eskatuta)
  • Prebentzio-programak eskolan, familian eta komunitatean
  • Informazioa, prestakuntza eta aholkularitza Arratiako udalei, gizarte eragileei, familiei, ikastetxeei, elkarteei...
  • Material didaktikoa, liburuak, dokumentuak
  • Beste zerbitzu espezializatu batzuei buruzko informazioa
  • Esku-hartze espezifikoak behar izanez gero, zerbitzu horietara bideratzea


Nori zuzenduta dago?

Arratiako biztanle guztiei

  • Adikzioen eta osasunerako hezkuntzaren inguruan zalantzak edo kezkak dituen pertsona orori.
  • Seme-alaben arrisku-portaerengatik kezkatuta dauden gurasoei
  • Prestakuntza jaso eta prebentzio-ekintzetan parte hartu nahi duten talde edo kolektiboentzat
  • Udaleko beste arlo batzuei, osasunaren arloan aholku emateko
  • Material didaktikoa, liburuak, dokumentuak. nahi duen pertsona orori.

 

Kontaktua

Adikzioen Prebentzio Saila

Arratiako Udalen Mankomunitatea
c/ Elexalde, 49
48140   Igorre

Telefonoa:  94 631 17 17
prebentzioa.arratia@bizkaia.org

Astelehenetik ostiralerako ordutegia
09:00 - 14:00

Aldez aurretik telefonoz deitzea komeni da hitzordua eskatzeko.

Programak