Arratiako paisaiei, arteari eta monumentuei esker, mankomunitateak gozatzeko eta atseden hartzeko leku paregabea eskaintzen digu. Arratiako eskualdea helburu ezin hobea da inguru txundigarrietan zehar ibiltzeko, euskal historia pixka bat hobeto ezagutzeko, ondo jateko, naturan kirolean aritzeko edota eguna senide eta lagunekin igarotzeko. Atal honetan, Arratian igaroko duzun denbora antolatzeko beharrezko informazio guztia aurkituko duzu. Mankomunitateak eskualdea urteko edozein sasoitan ezagutzera gonbidatzen eta animatzen zaitu.