Ondare Historikoa

 

Errotazar zentral hidroelektrikoa Dimako Indusi auzoan dago. Ehun urte beteak dituen zentral honek jatorrizko instalazioak gordetzen ditu: ur-bilketa sistema, biltegia, hoditeria eta turbinak.

1910ean Flora L. de Heredia andreak Errotazar errekako urak erabiltzeko baimena jaso zuen, garai hartan enpresek eta herrietako argiztapenak elektrizitate eskari handia sortzen baitzuten. Beraz, zentral hidroelektrikoa eraiki zuten, eta horretarako inguruan zegoen errota zahar bateko ur-hoditeria erabili zuten.

Urte batzuk geroago, 1937an, zentrala Hijos de Mendizabal enpresaren esku gelditu zen. Zentralean lortutako energia elektrikoa enpresa horrek Durangon zuen fabrika batean erabiltzen zen.

Normalean zentrala itxita egoten da, baina bisita gidatuak antola daitezke zentralak nola funtzionatzen zuen jakiteko. Interesdunek 659 803 506 telefonora dei egin dezakete.