Ondare Historikoa

 

Andra Mariaren eliza - Zeanuri

XVI. mendeko erdialdean eraiki zuten. Elizak lau zutabek eutsitako ganga-formako hiru nabe ditu, eta barnean bost aldare, korua eta aurrealdeko dorrea ditu.

Hurbileko leku interesgarriak:

  • Santiago Ipiñakoa (1.551)
  • San Lontzo Ozerimendikoa (XV)
  • Akauri Dorrea (1.510)
  • Axpe Jauregia
  • Udaletxea
  • Altzusteko baserriak
  • Zubizabala

Pedro Apostolu Deunaren eliza - Dima

Pedro Apostolu Deunaren parrokia Bizkaiko Jaunen zentsodun nekazariek eraiki zuten. Sute baten ondorioz, 1738-1742 urteen bitartean berregin behar izan zuten, eta berriz ere berreraiki zuten 1800. urtean. Gangak, lau zutabek eutsitako hiru nabe, sei aldare, kapera bat, elizate luzea eta erlojudun dorrea ditu. Ugarana auzoan kokatuta dago.

Hurbileko leku interesgarriak:

  • Frontoia (enparantzan)
  • Udaletxea
  • Piedadeko baseliza
  • Gurutzea (elizaren albo batean)
  • Hilerria
  • Hilerriko hil-kapera
  • San Valentín baseliza
  • Santiagoren baseliza
  • Azkunaga baserria
  • Urizar Dorrea eta Jauregia
  • Obako bolatokia
  • Ibarra Jauregia
  • San Lorenzo baseliza
  • San Frantzisko baseliza
  • Zamakolako errota
  • San Roque baseliza
  • Ziarrusta Dorretxea
  • Arzubiako errota
  • Santa María Magdalena eliza

Pedro Apostolu Deunaren parrokia - Arantzazu

Ikuspuntu artistikotik, udalerrian Pedro Apostolu Deunaren parrokia (XII. mendea) nabarmendu egiten da, bertan barrokorako iragaiteko erretaula erakargarri bat baitago.

Hurbileko leku interesgarriak:

  • Udaletxea
  • Zelaia zubia
  • Errotalde errota
  • Hilerria
  • Atutxa Etxeko armarria
  • Bildosolako zubia

Mikel Deunaren eliza - Artea

San Miguel elizako kanpoaldeak ohiz kanpoko eraikina dela erakusten digu, bai bere herri arkitekturaren kalitateagatik baita eliza osatzen duten eraikuntzen forma mailakatuagatik ere. Arotzeriaren trebetasunak eraikin hau monumentu paregabe bihurtzen du.

Hurbileko leku interesgarriak:

  • Andra Mariaren parrokia
  • Santiagoren baseliza
  • Galiano dorretxea
  • Caserío Etxezaharra Goikoa baserria
  • San Martin baseliza
  • Telesforo del Barrioren etxea
  • San Antonioko errota

Bartolome Deunaren eliza – Areatza

XV. mende bukaera eta XVI. mende hasiera bitartean eraiki zuten eta hainbat estilo elkartzen ditu: gotikoa, errenazentista, klasizista, neoklasikoa eta modernoa.

Hurbileko leku interesgarriak:

  • Ugunaga dorrea (XVI)
  • Gorordoko dorrea (1.675)
  • Gortazar edo Riscal Jauregia (XVI -XVII)
  • Errukiñe kalea
  • Udaletxea (XIX)
  • Bolibar egoitza (1.924)
  • Isabel Donearen monastegia
  • Errukiñe baseliza
  • Bakearen Ama baseliza (1.974)
  • Tomas Deuna baseliza (1.787)
  • “La Fuente de la Alcachofa” edo Aska iturria (1.851)
  • Klara Donearen komentua
  • Toskanar zutabea

Andra Mari eliza – Igorre

X1208. urte inguruan eraikita. Hiru eliz-barne ditu, neurri irregularreko bi zatitan, zenbait materialez egindakoak, neurrizko berezitasuna kanpokaldetik, era eta neurri askotako harlanduaz eta langaitzezkoaz. Parroki honetan argi ikusten da eraiketzearen prozesua, handiagotzeak eta barrikuntzak.

Hurbileko leku interesgarriak:

  • Zumeltzuko San Andrés ermitea
  • Elgetzu Santa Lutzia eta San Kristobal ermitea
  • San Joan Bateatzailearen ermitea
  • Turtureko San Migel ermitea
  • San Antolin ermitea
  • Antonio Santuen ermitea-kurutze tokia
  • Hilario de Soloeta jaunaren etxea