Ondare Historikoa

 

Areatzako Alde Zaharra Monumentu Multzo izendapenaz sailkatutako Kultura Ondasuna da 1996. urtetik. Erdi Aroko herrien ohiko tipologia dauka eta ezaugarri nabermenena bertako eraikinen herri- eta baserri-arkitektura du.

Alde Zaharra Arratia ibaiaren alboko kaleetan kokaturik dago eta bertako eraikin azpimarragarriena Udaletxearen plazan dagoen Gortazar Jauregia da, Alde Zaharreko eraikin aristokratikoena. Aurrealdean dituen pinturak aipagarriak dira. Jauregiaren eraikuntza XVI. mendearen amaieran hasi eta XVII. mendearen lehen herenean bukatu zen.

Udaletxea XIX. mendekoa da, estilo neoklasikokoa. Eliz atariko arkupea erdi puntuko hamaika arkuk osatzen dute.