Euskal Abertzaletasunaren Museoa bakarra da Euskadin eta arlo horretan. Ibilbide bat eskaintzen du modu erakargarrian Euskadiren historiako azken mendean zehar: Sabino Aranaren sasoitik eta Gernikako Estatuturaino, 36ko gerran, frankismoan eta erbestaldian barrena, hainbat lagunek dohaintzaz emandako jatorrizko gauzaki zenbaiten bitartez, elkarreraginezko eta ikus-entzunezko bitarteko modernoekin zuzkituta eta gidaridun bisita parte hartzekoak egiteko aukerarekin.
Piezarik preziatuena Arana Goiri anaiek egindako ikurrinaren diseinua da. Paperean dago eginda eta bertan ikurrinaren eta zutoihalaren diseinuaren marrazkia agertzen da, haien neurriekin eta koloreekin.
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara; astelehenetan itxita.
Gidaridun bisitak doan
Helbidea:
Herriko Plaza, 39
Meñaka Jauregia
48142 Artea-Arratia
Bizkaia
Posta elektroniko helbidea: euskal@abertzaletasunarenmuseoa.org
Web orria: www.abertzaletasunarenmuseoa.org