Kultura

 

Euskal Baserria harriz eta egurrez eraikitako XVII. mendeko baserri baten kopia zehatza da, eta hainbat zerbitzu zein eskaintza kultural eta etnografiko ematen ditu. Eraikinaren 500 metrotako azalera bi solairutan banatuta dago. Beheko solairuan 200 lagun ingururentzako jatetxe-kafetegia dago, eta bertako dekorazioa garaiko elementuek osatzen dute.

Goiko solairuan museo etnografikoa dago. Gure arbasoen historian zehar ibili ahal izateko, gune honetan 1.000 pieza baino gehiago bildu dira, den-denak benetakoak eta aurretiaz sailkatutakoak. Horrez gain, beste bi eraikin gehiago ditu: bat garagardotegia da, eta bestean azoka txiki iraunkorra eta jardueren gunea daude.

Amaitzeko, Euskal Baserriaren Museoak parke tematiko bat dauka euskal gizon eta emakumeen historia azaltzeko, glaziazio handien garaietik hasi eta XIX. mendera heldu arte. Horrela, gure arbasoen tresnak eta makinak funtzionatzen ikusiko ditugu: burdinola, errota, irina egiteko baliabideak, arotzeria hidraulikoa, ogia egiteko labea, etab.