Natur- intereseko zonaldeak

Urkiolako Parke Naturala

Urkiola
Urkiolako Parke Naturala Aramotzeko mendilerroak osatzen du eta 5.768 hektareako azalera dauka. Parkeko puntu altuena 1.331 metrotara dago, Anboto mendiaren tontorrean. Gailur horretan bizi da Mari, euskal mitologiako sinbolo nagusia.

San Justoko Karobia

San Justoko Karobia
San Justoko Karobia Zeanuriko Ozerinmendi auzoan dago, Justo eta Pastor santuen omenez eraikitako baselizen ondoan, harizti handi batez inguraturik. Inguruko zelai zabal batean bisitarientzat mahai eta erretokiak daude.

Saldropoko Hezegunea

Saldropoko hezegunea
Barazarko mendatetik hurbil, Atxuriko haitzen behealdean, Saldropoko hezegunea dago. Bertan Gorbeiako mendigunearen eta Urkiolako Parke Naturalaren ikuspegi bikainak begira ditzakegu.

Gorbeiako Parke Naturala

Gorbeia
Euskadiko Parke Natural handiena da. Gorbeiako Parke Naturala Araba eta Bizkaiako lurraldeetan kokatutako 20.000 hektareako inguru babestua da.

Baltzola eta Jentilzubiko Kobak

Baltzola
Baltzolako Kobak Diman daude. Lagun askok bisitatzen dituzte, batez ere eskalatzaileek; izan ere, asko baloratzen duten baliabide naturala da. Denborarekin, kobako galeria zaharra eraldatzen joan da higaduraren ondorioz, kobak arku natural itxura du.
    Urkiola
    Gorbea
    Gorbeiako Gurutzea
    Saldropo
    Baltzola
    San Justo