• Euskara

San Justoko karobia






San Justoko Karobia Zeanuriko Ozerinmendi auzoan dago, Justo eta Pastor santuen omenez eraikitako baselizen ondoan, harizti handi batez inguraturik. Inguruko zelai zabal batean bisitarientzat mahai eta erretokiak daude.

1996an, Ipizki Taldeak San Justoko Karobiaren berreraikitze eta berreskuratze lanak hasi zituen. Era horretan, 1950. urtetik deslaituta zegoen karobia berriro martxan jarri zuen.

Ordutik, Ipizki Taldeak San Justoko Karobia martxan jartzen du urtero abuztuko lehenengo asteburuan. Karobia Zeanuriko Udaletxearen eta Bizkiako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren laguntza eta babesari esker birgaitu zen.


Informazio gehiago


Nola heldu

Helbidea:    Ozerinmendi auzoa

Herria:        48144 Zeanuri

Sarbidea:

Bilbotik N-240 errepidea jarraituz, Zeanuriko erdigunera sartu eta eskuinean dagoen Ozerinmendi auzoko errepidea hartu behar dugu. Hiru kilometroren ostean, errepidea San Justoko baselizan bukatzen da. Karobia baselizatik ehun metrotara dago.