Natur- Intereseko Zonaldeak

Gorbeiako Gurutzea 

Zergatik eraiki zen Egiriñaoko aterpetxea? Hastapenetan, mendizaletasunaren hasiera (moda) gertatu zen, eta hiri eta hiribilduetatik urrun dauden gailur garaietara ailegatzeko, horietatik hurbil dauden tokietan egin behar zen lo. Izan ere, Gorbeiako gurutzea bezalako hainbat tokitara heltzeko egin beharreko joan-etorriak luzeak eta motelak ziren. Beraz, aterpetxeak mendizaletasunaren eta mendizaleen beharrei erantzuteko hasi ziren eraikitzen. Gainera, ez dugu ahaztu behar, lehenengo mendizaleak pertsona dirudunak zirela, gizartearen elitekoak. 1919. urtean, Pagasarrin eraiki zen Euskal Herriko lehenengo aterpetxea, nahiz eta, ostatua baino gehiago, merendero bat izan. Benetako mendiko ostatutzat dugun lehenengoa Egiriñaokoa da.

Izan liteke 1917an jada Egiriñaon, Zalloarten, aterpetxe bat egotea. Hura abeltzaintzarako erabiltzen zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Club Deportivo Bilbaori utzi zion. Klubak Areilza doktoreari dedikatu zion.

1922an, Eleuterio Goikoetxeak, Zeanuriko alkateak, eraikitako Egiriñaoko aterpetxea inauguratu zen.

1943an, hogeita bat urte geroago, Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak Egiriñaon beste aterpetxe bat eraiki zuen, han bazegoenaren alboan. Uztailaren 11n izan zen, eta bertan egon zen Julián Delgado Úbeda, federazioko presidentea. Aterpetxe hura 1957an saldu zen, oso txikia baitzen, eta berau handitzeko bere alboan zeuden eraikinak ezin izan baitziren hura handitzeko erosi.

Hiru urte geroago, 1960an, irrikaz itxarondako Arrabako aterpetxearen inaugurazio heldu zen. Horren bazkide gara Bizkaiko federatu oro, Angel Sopeña, bere aitzindariaren omenez.

Eleuterio Goikoetxeak Egiriñaon eraikitako aterpetxearen inauguraziora itzultzen bagara, hura 1922ko uztailaren 9an ospatu zen. Hura izan zen, unera arte, Gorbeian egon zen ekitaldi sozialik ikusgarriena. Euskal Herri osoan inauguratzen zen lehenengo mendiko ostatua hura izan zenez, jende asko bildu zuen gertakariak, besteak beste, garaian inguru hartan hain ugariak ziren artzainak. Hitzaldiak eta sekulako banketea egon ziren. Honako hauek jan zituzten: zizka-mizkak, paella, bakailaoa bizkaitar erara, oilaskotxoak entsaladarekin, askotariko postreak, moka kafe aromatikoa, Kubako zigarroak eta likoreak.

1922ko arautegian zehazten zen, aterpetxe elegante hartan, emakumeak familiako beste norbaitekin bakarrik gera zitezkeela gaua igarotzera, horrela, apropostzat jotzen ez zen sexurik ez izateko (izan ere, bertara joaten zen jendea oso zuzena zen). Gaua igarotzera geratzen zirenek, ohatze bakoitzeko, koltxoia, manta eta bi izara eta buruko-azal garbi bat izateko eskubidea zuten. Gosaltzeko kafesnea edaten zen eta 0,90 pezeta balio zuen. Bazkariak 6 pezeta balio zuen, eta zopa, eltzeko bi, bigarren plater bat, bi postre, litro erdi ardo eta ogia eskaintzen zen. Afariak, aldiz, 5,25 pezeta balio zuen eta barazki-plater bat, bigarren plater bat, postre bat eta litro erdi ardo eskaintzen zen. Bertan gaua igarotzeko, 4 eta 10 pezeta tartekoa zen prezioa, sasoiaren eta taldekide-kopuruaren arabera.

1951ko Pyrenaica aldizkarian, hurrengo ohar xelebrea irakur daiteke:

  • Gorbeiako federazio-aterpetxeari abisua. Gorbeiako aterpetxeko erabiltzaileak berriro ohartarazi behar ditugu araudia eta aterpetxea nola erabiltzeko ezarritako arauak ez betetzearren. Beraz, lankidetza-kolektiboa bultzatzeko jarrera aktiboaren falta eta banakakoen axolagabekeria direla eta, inor ez dadila harritu Eskualdeko Ordezkaritza honek erabakitzen duenarekin-. Har dezagun kontuan.

 

Iñaki García Uribe

 

* Iñaki Garcia Uribek eta Gorbeialde Elkarteak eskainitako argazkiak