Natur- Intereseko Zonaldeak

Gorbeiako Gurutzea 

Zerbait badabil Itxinan. Esaldi honekin hasi zen pasaden 2010eko ekainaren 12an “El último pastor del Gorbea” liburuaren aurkezpena. Izenburu iradokitzaile eta argitzailepean, liburu hau Gorbeako liburuzaleen bildumara batu da. Liburuaren bolumena natura, fauna, flora eta geografian aditua den idazle eta argitaratzaileak argitaratu du, Fernando Pedro Pérezek, hain zuzen ere. Liburua Jose Mari Olabarria artzain eta filosofoaren (El Rubio goitizenduna) biografia da. Urigoitin bizi zen gizon honen familiako arbasoak duela 5 urtetik larreratzen dira Lexardin, Itxinako bihotzean. Jose Marik bere ardiekin jarraitzen du Itxinako magian murgildurik, baina berak ardiak uzten dituenean, inor gehiago ez da ausartuko bere artaldearekin halako labirintu karstikorik zapaltzen.

Nahi duenak 16 eurotan eros dezake liburua Orozkoko Museo Etnografikoan, Zubiaurreko goxoki-dendetan edo Bilbon dagoen Elkar-Urretxindorra liburu-dendan. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuta dago.

Liburuaren aurkezpenaren harira, zortzi egun beranduago, ekainaren 20an jarduera nahiko bitxia egin zuten Anbotoko dama bizi den mendigunean. Anbotoko damak, izan ere, goizetan Supelegor kobaren ondoan esnatu ondoren, bere urrezko ilea orrazten zuen eta artzainei xuxurlatzen zien bere kobatik hurbil txabolarik ez eraikitzeko. 70eko hamarkadan, harri asko margotu ziren Itxinan, lursail horretatik igarotzen ziren ibilbide anitzak markatzeko. Ondorioz, Itxina biotopo babestuaren paisaia eta ingurua zatartu ziren. Horregatik, Orbela enpresaren eskutik, eta Bizkaiko Mendi Federazioaren laguntzaz, horzdun 100 eskuila berezi eraman zituzten ekainaren 20an, harriak leundu eta margotutakoa ezabatzeko. Ondoren, mugarri, cahirn eta menhirrak jarri zituzten (ikono-itxurako harri-muino txikiak), gure arbasoek antzina bideak markatzen zituzten moduan. Honakoak baino ez zituzten markatu: Atxulotik (sarritan Atxulaur deitzen zaio, baina oker dago) Lexardin barrena Kargalekura doan bidea, Zaratate-Neberabarrira (Europa osoko elurtegi natural txundigarriena) doan adar txikia eta Supelegorrera iristen den bidea. Gainerako lurraldea birjina da eta hala izaten jarraitu behar du.

Bestalde, eta “El último pastor del Gorbea” liburuaren aurkezpenarekin erlazio zuzena ez izan arren, gogoarazi beharra dago mendira joateko ezinbestekoa dela gauza batzuk eramatea eta ez dela beti hala gertatzen. Mendizaleek motxilan honakoa sartu beharko lukete beti: ura, kantinplora betea (Itxinan ez dago kanpoko urik; ur naturalaren uraska kutsatuta dago), aldatzeko kamiseta bat (izerdirako), zira (eguraldi-aldaketa bortitzen bat badago), txilibitua abisu eta erreskateetarako eta botikin txikia. Esan bezala, ez da erraza aipatutakoa daramaten mendizaleak aurkitzea.

Zerbait badabil Itxinan.
Iñaki García Uribe
371 Posta Kutxa – 48410 - EH – Orozko, Bizkaia
cruzdegorbea@telefonica.net

 

* Iñaki Garcia Uribek eta Gorbeialde Elkarteak eskainitako argazkiak