Baltzolako Kobak Diman daude. Lagun askok bisitatzen dituzte, batez ere eskalatzaileek; izan ere, asko baloratzen duten baliabide naturala da. Denborarekin, kobako galeria zaharra eraldatzen joan da higaduraren ondorioz, eta gaur egun kobak arku natural baten itxura du.
Kobara heltzeko, Indusi auzotik Baltzolamendi norabidean joan behar gara. Bertatik kobaren ahoa ikus daiteke. Kobazuloan zehar Jentilzubitik hurbil azaleratzen den erreka bat doa. Haitzuloa handia da, eta barnean hainbat solairutan banatutako galeriez osatzen den sekulako labirintoa dauka.
Jentilzubira igotzean Axlorko babeslekua ikus daiteke. Etengabe egiten zituzten arpilatzeak zirela eta, gaur egun burdin sare batez babestuta dago. Balio historiko handia du, Bizkaiko arkeologia-aztarnategi zaharrena baita, Musteriense garaikoa hain zuzen ere.