• Euskara

Baltzola eta Jentilzubiko kobak




Baltzolako Kobak Diman daude. Lagun askok bisitatzen dituzte, batez ere eskalatzaileek; izan ere, asko baloratzen duten baliabide naturala da. Denborarekin, kobako galeria zaharra eraldatzen joan da higaduraren ondorioz, eta gaur egun kobak arku natural baten itxura du.

Kobara heltzeko, Indusi auzotik Baltzolamendi norabidean joan behar gara. Bertatik kobaren ahoa ikus daiteke. Kobazuloan zehar Jentilzubitik hurbil azaleratzen den erreka bat doa. Haitzuloa handia da, eta barnean hainbat solairutan banatutako galeriez osatzen den sekulako labirintoa dauka.

Jentilzubira igotzean Axlorko babeslekua ikus daiteke. Etengabe egiten zituzten arpilatzeak zirela eta, gaur egun burdin sare batez babestuta dago. Balio historiko handia du, Bizkaiko arkeologia-aztarnategi zaharrena baita, Musteriense garaikoa hain zuzen ere.


Gorbeialdeko turismo bulegoa

Gorbeialdeko Turismo Bulegoa

Helbidea: Zubiaur plaza (Etnografia Museoa)
Herria: 48410 OROZKO
Tel.: 94 612 26 95
E-maila:
turismo@gorbeialdea.com
Web: www.gorbeiaeuskadi.com

Ordutegia:    10:00etatik 14:00etara
                    Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Igandea eta 
                    jai egunetan

Ordutegia:    10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
                    Ostirala eta Larunbata

* Egiaztatu udako ordutegia *