Natur- Intereseko Zonaldeak

 

1877

Kontatutako lehenengo espedizioa.

1900/11/24

Proiektuaren onarpena eta Gasteizko apezpikutzaren onespena. Dokumentuaren bukaeran gurutzearen inaugurazioaren inguruko (hurrengo urtean izan zen) ondorengo hitzak irakur daitezke: “zorioneko eta inoiz ahaztuko ez den eguna, tradizioz, gurasoek haien seme-alabei transmitituko dietena, eta horrela, orube kristau horrek horrela hasiko du bere historia".

1901/05/03

Gurutze Santua Gorbeiako mendi gailurrean zirkularra. 1901/05/03 Gasteizko apezpikutzaren eliza-buletina. Gurutze Santua Gorbeiako mendi gailurrean. Proiektuaren aurkezpenari buruzko zirkularra, eskaera ekonomikoa eta bildutako diruaren arabera gurutzeak zer garaiera izango zuen azaltzen duen aipua. Hiru santutegietako triangelu bisuala.

1901eko ekaina

Gorbeiako Gurutzea.Une hartara arte bildutako dirua oso gutxi izanagatik, bigarren diru-eskaera.

1901/06/18

Gorbeian gurutze bat jartzeko harpidetza. Lehen 48 diru-emaileen zerrenda eta eman zuten diru-kantitatea.

1901/06/18

Gorbeiako Gurutzea Hilaren 16ko lurren mugaketa, bertan bildu zirenen deskribapena eta aitzur-kolpeak. Bildutako diru-kantitatearen arabera egin zitezkeen aldaketen zerrenda. Diru gehiago eskatu zuten.

1901/08/17

Gorbeian gurutze bat jartzeko harpidetza. Bigarren txandako 36 diru-emaileen zerrenda eta eman zuten diru-kantitatea.

1901eko abuztua

Gorbeian gurutze bat jartzeko harpidetza. Zeanurin jasotako dohaintzak, 67 pertsona.

1901eko abuztua

Jasotako dohaintzak. Bilboko Emperaille liburu-dendan 1901eko uztailaren bukaera arte jasotako dohaintzak: 75. Guztira, 1.078, 20 pezeta.

1901/09/30

Leon XIII aita santuak Manrique de Silvari Gorbeiako Markes pontifize-titulua eman zion. Manrique de Silvaren ondorengoak Madrilen bizi sira.

1901

Gorbeian gurutze bat jartzeko harpidetza, Ganberako idazkaritzan bildutako dirua.

1901/10/13

Aloñako Gurutzearen inaugurazioa, Oñatiko Gorgomendi mendian; 9 m-koa, burdin forjatuzkoa eta hesi polit batekin. Ez zuen oihartzun handirik izan, nahiz eta Gorbeiakoa baino hilabete eta egun bat arinago inauguratu zen. Gorbeiako gurutzeak bestearen meritua lausotu zuen. Duela 8 urte ehun urte bete zituen.

1901/11/12

Gorbeiako gurutzearen inaugurazioa.

1901/11/14

Gorbeiako Gurutzearen bedeinkapena. Lau orrialdetan gertatutakoa azaltzen zen, Juan B. de Alcibar.

1901/12/12

Gorbeiako gurutzea jausi zen, Zeanuriko ezkerraldetik 6 m-ra.

1902/08/10

Gorbeiako Gurutzea. Nota batean zehazten zen, behin jausi eta gero, gurutzea nola jaso behar zen. Gainera, zergatik jausi zitzaien azaltzen dute.

1902/08/10

Zeanurin Gorbeiako Gurutzerako jasotako dohaintzak. 37 ekarpen berri.

1902

Gorbeian gurutze bat jartzeko harpidetza. 6 diru-emaile berriren aipua.

1903ko uztaila

Gorbeiako Gurutzea. Bigarren gurutzearen inguruko lanen nondik norakoak. 1902ko udan 23m-tara heldu zen (10 zituen faltan). Kaperaren eta oratzeko metalezko kableen inguruko aipua. 27 diru-emaile berri.

1903

Zeanuriko abadeak Andrés G. de Suso Apezpikutzako Ganberako idazkariari idatzitako gutunak. Lagunak ziren.

1903/07/03

Bigarren gurutzearen azkeneko lanak, baina aurrekontuan ez zegoen behar beste dirurik eta ezin zituzten amaitu. 3 x 0,80m-ko xafletan, ahal izanez gero, idatziko lituzketen inskripzioak aipatzen ziren.

1903/07/27

Langileek jaiegun batzuetan lan egiten zutela ohartarazten zuten.

1903/03/26

Zeanuriko abadea ezin izan zen inauguraziora igo.

1903/09/27

Euskalduna Egunkaria. Batzordeko presidenteak sinatutako orrialde erdiko aipua, gaur eguneko prentsa-oharra izango bailitzan.

1903/10/01

Gorbeiako bigarren gurutzearen bedeinkapena.

1903/11/04

Euskalduna Egunkaria. Gorbeiako gurutzearen berriro inauguratzeari buruzko kronika.

1903ko urria

Gorbeiako Gurutzearen Bedeinkapena. Eguraldi txarra zela eta, bertara igotzea pentsatu zuten asko ez ziren bertaratu, 1000 bat pertsona goizeko 10:00etan. Inaugurazioaren deskribapen zehatza.

1903/11/19

Gorbeiako Gurutzea. Bigarren gurutzea inauguratu eta gero, 14 dohaintza berriren zerrenda.

1906/02/12

Gorbeiako bigarren gurutzea jausi zen.

1907/06/23

Federación Atlética de Bilbao eta Unión Sportiva Alavesako atleten igoera, San Juan eguneko egunsentia bertatik ikusteko. Lehenengo aldiz, Bilbo eta Gasteiztik taldeka egin ziren igoerak gauez.

1907

EGIko mendigoizaleak Gasteiz eta Bilbotik gurutzera igo ziren, bertan elkartu eta errezatzeko, eta gero, denak batera, Arteako Batzokiaren inauguraziora jaisteko.

1908

La Baskonia. Bigarren gurutzearen argazkia (?) Gorbeiako gailurrak jada bi urte gurutze gabe zeramatzan arren, hirugarren bat, motzagoa, nola eraiki aipatu zuten.

1912

Gorbeiako gurutzera igotzeko lehenengo espedizio ofiziala, 145.

1913

Gorbeiako gurutzera igotzeko bigarren espedizio ofiziala, 350. "Gorbeian, hau askoz gozoago egongo litzateke" esan zuen behin, gourmet ona zen Angel Sopeñak, Gorbeiako enamoratuak. Garraio bereziak, hoteleko bazkaria, gidak, desfileak, Arraba, futbol eta kirola egiten asko egoten ziren, baina gurutzeraino gutxi batzuk igotzen ziren bakarrik, espedizioa ordaintzeko beste diru zuten pertsonak.

1915

El Tarín iturria Gorbeian.

1919

Club Deportivo Bilbao-ren beste espedizio bat. Marrazten, toponimoak zehazten eta, nolabait, kartografian adituak ziren.

1920

Arimekortako Rotaetxe aterpetxea.

1922

Eleuterio Goikoetxearen Eguiriñaoko aterpetxea, Euskal Herriko lehenengo mendiko ostatua.

1924ko urria

Emilio Álava eta Ignacio Lascarayk, autoz, Citroen VI-399 batean, lehenengo igoera egin zuten.

1924/06/06

Federación Atlética de Bilbaoko alpinismo-atalaren espedizioa. Alpinismo taldearen aurkezpena. 900 pertsona joan ziren espedizioan, eta Zeanuriraino eraman zituzten tranbietako batek Epifanio Vildósola, taldeko burua, harrapatu zuen. Zauri larriak eragin zizkion.

1925

Zeanuriko Udalak koordinatuta, gurutzearen oinen hormigonaketa eta lehenengo zaharberritzea egin ziren.

1926

Gorbeiako gurutzearen 25. urteurrena. Ikerketa gehiago falta da. Ángel Sopeñari esker badakigu (bera bertan egon zen 34 urte zituela). Berak 59 urte zituela gurutzearen 50. urteurrena ospatu zuen, eta bere 75. urteurrenean ere bertan egon zen, 84 urte zituela.

1926ko ekaina

Euskal Mendizale Federazioak erabaki zuen 4 herrialdeetako mendizaleak ondoz ondo Gorbeiako gurutzera igotzea.

1926

Bilboko Athletic Clubek gurutzean postontzi bat jarri zuen.

1927

Egiriñaoko Zalloarteko aterpetxea, lehen animaliek erditzeko erabili zena, Bizkaiko Foru Aldundiak Club Deportivo Bilbaori eman zion.

1927

Euskal mendizale Elkartearen batzar nagusia Gorbeian ospatu zen, naturan.

1927/12/04

Sheve Peña Albizuk gurutzera igoeren errekorra (Euzkadi egunkarian, Manterolaren kronika).

1929/06/26

Lucio Lascarayk orientazio-mahai bat jarri zuen bertan (619,75 pezeta).

1943/07/11

Euskal Mendizale Federazioak Egiriñaoko aterpetxearen inaugurazioa ospatu zuen.

1954/08/10

Gurutzera igoeren Ander Manterolaren errekorra, 20 urte zituela.

1951/07/01

Gurutzearen 50. urteurrena ospatu zen. Konponketa. Mendiko kanpamendu bat jarri zen Egiriñaon. Hori, Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren Eskualdeko Ordezkaritzak antolatu zuen.

1957

Euskal Mendizale Elkarteak Egiriñaon zuen lur-zatia saldu zuen.

1960

Arrabako aterpetxearen inaugurazioa, Ángel Sopeña.

1963/02/04

Bizkaiko Foru Aldundiak Adolfo Pinedo Arrigorriagako mendizaleari pintura eman zion. Hark idatziz eskatu zuen pintura hori, Gorbeiako gurutzea margotzeko, baina bera aurkitzeko denbora behar izan zuten, gutun-azalean ez zuelako igortzailearen daturik jarri. Margoa bere lagunekin igo zuen, eta lana musu truk egin zuen.

1966ko urria

42 urte geroago, Citroen VI-399arekin igoera errepikatu eta mendizale-meza egin zen.

1967/06/25

Brontzezko Begoñako Amabirjina jarri zen.

1963/06/23

Baskonia Talde Alpinoak harriz landutako Begoñako Amabirjinaren eskultura egin zuen, Larrea.

1976

Mario Ochoa Axpe arabarrak azaldu zuen zergatik Gorbeiako gurutzea, osoki, Zeanurin dagoen.

1976/07/10

75. urteurreneko bezperan, gurutzera igo ginen batzuk horri zinta zuri, gorri eta berdeak jartzera. Bertan, gurutzearen goiko aldean, pakete susmagarri bat aurkitu zuten. Paketea Farias kaxa batez eginda zegoen, eta bertan "tximist" pila bi ikus zitezkeen, kaxatik irtenda. Kable batzuk zituen zinta itsaskorraz atxikita, Espainiako bandera batekin, eta dena egunkariko paperean bilduta. Soka lotu genion, tira egin genuen eta faltsua zela ikusi genuen.

1976/07/11

Gorbeiako gurutzearen 75. urteurrena ospatu zen, ANIk eta Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatuta.

1966ko urria

Citroen VI-399 igoeraren errepikapena.

1991ko abuztua

Bilboko Teyman enpresak Gorbeiako gurutzean zaharberritze oso garrantzitsua egin zuen. 4.500,00 pezeta balio izan zuen eta sei langile hilabete egon ziren gailurrean bertan lanean. Hurrengoak egin zituzten: estrukturaren konponketa, hormigoizko zapatak indartu, arezko margoa jarri, 50 mikrako zinkaz behin margotu, kautxuzko pinturaz bitan margotu, aldamioak muntatu eta desmuntatu eta hondatutako profilak aldatu.

1977

Gurutzea margotu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren kontura.

1993

Igandea baten, eguerdiko 12:00etan Guardia Zibilaren kontrola, zazpi agente helikopteroan.

1999/06/06

Amabirjina Zuria-Gorbeiako Gurutzea Lehenengo Nazioarteko Cross-a.

2001/11/12

Gorbeiako gurutzeak ehun urte bete zituen.

2003/10/1

Gorbeiako bigarren gurutzeak ehun urte bete zituen.

Gorbeiako Gurutzearen 50. urteurrena

Angel Sopeña Ortuetak antolatu zuen. Begoñatik gurutzeraino txandakako ibilaldia, botozko dei bidez, prestatu zuen, eta horretarako tren eta tranbia bereziak jarri ziren.

Egiriñao aterpetxean egin zen bazkarian, Sopeñak egoera aprobetxatu eta agintariei (haien artean Bizkaiko ahaldun nagusia zegoen) komentatu zien Arraban hobeto prestatutako aterpetxe handiago bat egitea komeni zela.

Sopeña urtebetez ibili zen gurutzearen 50. urteurrena prestatzen. Sopeñak gurutzea konpondu zuen eta gurutze gandordunak zituzten 52 mendien zerrenda egin zuen. Mendi elkarteez baliatuz, horien guztien konponketak antolatu zituen.

Mendizaleek santutegi garrantzitsuenetatik zuzi bat txandaka eraman zuten, hain juxtu, mezako orduan bertara heltzeko (Aralarko San Miguel, Oñatiko Arantzazu santutegia, Arabako Estibaliztik, Bilboko Begoñako “Amatxu”tik, etab.).

  • Zumaiako mendizaleen presidentea: Martín Rica.
  • Mendizaleen argazkilaria: Indalecio Ojanguren.
  • Zeanuri, Areatza, Artea, Ubidea, Zeberio eta Orozkoko alkateak.
  • Zeanuriko parrokoa.
  • Hurrengo beste presidenteak: Club Deportivo Bilbao (Faustino Díez), Bilbao Alpino Club, Fortuna (Gipuzkoa), Eibarko Klub Deportiboa, Grupo Alpino Alavés, Goyena (Vitoria-Gasteiz) y el Club Deportivo Navarra (Patxi Ripa Vega 2006ko ekainean oraidik bizi zen)..
  • Pensamiento Alavés egunkariko zuzendaria.
  • Bizkaiko Baso-barrutiko delegatua .
  • Bizkaiko Foru Aldundiko buruordea: Hilario Bilbao.
  • Jose Maria Llaneza, Bernardo Buerba eta Braulio Ibarretxe diputatuak.
  • Arteako seminarioko errektoreak, Isidro Larraurik, egin zuen elizkizuna.
  • EL CORREO ESPAÑOLeko erredaktorea eta mendizalea den Eduardo Catanía.
  • Antoni Rotaetxe eta Casto Zabalak barkamena eskatu zuten ezin zirelako joan.
  • Bizkaiko ahaldun nagusiak, Jose Maria Ruiz Salasek, Egiriñaoko meza eta gero, hurrengoa esan zuen: gaur egun, daukagun erregimenari esker, halako jarduerak Espainiako bandera nazionalak babestuta egin ahal ditugu. Halako hitzaldi inspiratuaren ostean, Viva Cristo, Viva Franco y Arriba España goraipamenak bota zituen, eta bertaratutakoek hala errepikatu zituzten.