Natur- Intereseko Zonaldeak

Saldropoko hezegunea 

Barazarko mendatetik hurbil, Atxuriko haitzen behealdean, Saldropoko hezegunea dago. Bertan Gorbeiako mendigunearen eta Urkiolako Parke Naturalaren ikuspegi bikainak begira ditzakegu.

Zeanuriko hezegune honek balio ekologiko handia du; izan ere, bertan landare anitz eta bereziak aurki ditzakegu, hala nola, landare intsektujaleak edo esfagnoak. Horrez gain, badauka beste berezitasun bat ere: hezegunea zohikaztegi zahar batean dago.

Hezegunearen inguruan gezi horiez seinaleztatutako bidexka bat eratu zen ekosistema baliotsu hau erosotasunez ezagutu ahal izateko.

Bertara heltzeko, N-240 errepidea (Bilbo-Vitoria/Gasteiz) jarraitu 38,5 kilometrora arte (Barazarko mendatea), hau da, “Hostal Barazar” izeneko ostatuaren aurrera heldu arte. Hor atsedenlekuko aparkalekura heltzen den zementuzko bide bat dago.

 
  • Saldropoko Hezegunea

Interpretazio Puntua

Saldropoko Hezeguneko Interpretazio Puntua
Barazar gaina - Zeanuri
Tlf: 94 404 60 97 (Gorbeialdeko Turismo Bulegoa)
Helburuak: Bisitariei zohikaztegi zaharreko prozesu ekologikoen ulermena erraztea eta interesa duten guztiei gaur egungo ingurumenaren aberastasuna azaltzea.