GARDENTASUNA ZER DEN ETA ZERTARA BEHARTZEN GAITUEN

Gardentasun Politikoa hau da: “Gobernuek herritarrei jarduketa guztiei buruzko informazioa (batez ere diru publikoaren erabilerari buruzkoa) emateko duten betebeharra, ustelkeria-kasuak saihesteko”.

Aplikatzeko oinarrizko araudia Gardentasunari, Informazio Publikoa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legetik eratorritakoa da. Estatuko araudia da, eta 2013ko abenduaren 10ean argitaratu zen BOEn. Gardentasuna lortzeko legea aplikatu denetik, tokiko erakundeek 2015eko abendutik aurrera derrigor argitaratu behar dituzte gardentasun aktiboari buruzko edukiak.

Egun sortzen ari dira Euskadin aplikatzeko araudia, eta, aurreikusten denez, euskal udalen gardentasun-betebeharrak zehaztu eta zabalduko ditu. Zehazki, etorkizuneko Sektore Publikoaren Gardentasunari, Herritarren Partaidetzari eta Gobernu Onari buruzko Legea eta Euskadiko Udal Legea dira.

  19 2013 Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa – Testu osoa  
     
19 2013 Legea, Gardentasunari, informazio publikoa  eskuratzeko bideari buruzkoa - Txosten praktikoa, EUDELek egindakoa  

  Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru-Araua