Mankomunitateko Presidentearen mezua

Kaixo guztioi:

Lehenik eta behin eta Mankomunitate honetan ordezkatzen ditudan udalerri guztien izenean, ongi etorri guztioi.
Bederatzi udalerrik osatzen dute gure mankomunitatea, eta elkarrekin askotariko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gure herritarrei.

Elkarrekin lan egitea funtsezkoa da gure herriak garatu eta hazteko; izan ere, horrela arituko ez bagina oso zaila izango litzateke herri hain txikietan, herri bakoitzean dauden baliabideekin, zerbitzu horietako asko eskaintzea, bai eta udalerri handiagoen baldintza beretan egotea ere.

Gure lana, orain, zuhurtasunez eta irizpide egokiekin kudeatzeko gai izatea da, eta, nola ez, Arratiako herritar guztiei zerbitzu onak eskaintzea.

Hain zuzen ere, gobernatzen dugunon esku dago gure herritarrek ahalik eta zerbitzurik onenak izatea, betiere, profesional bikainen laguntzarekin.

Gai izan behar dugu gure zerbitzu eta programekin mundu guztiarengana iristeko, eta bidean inor ahaztu gabe. Aurrera egiteko bide horrek ondo prestatuta egon behar du ibiltzerakoan guzti-guztion garapena lortzeko.

Andere Otuzar