Gertakari historikoak

 

2002. urtean estatutuak aldatu ziren, Foru Araura egokituta, eta 2003/2007ko Legealdi berriarekin batera sartu da indarrean.

1988ko berriztapena


Mankomunitate honek, hasiera-hasieratik, oinarrizko araudia izan du funtzionatzeko, 1981ean idatzitako estatutuak hain zuzen ere.

Oinarrizko araudi horren arabera egin zuen lan Mankomunitateak 1987. urtera arte.

1981eko estatutu horietan ezarri zenez, udalerri bakoitzeko zinegotzi bi ziren Mankomunitatean ordezkari gisa, eta guztira 16 bokal ziren bertan.

1987ko Tokiko Hauteskundeak egin ostean, eta Arratiako alderdi politikoek orokorrean eta horien indar korrelatiboa ikusita, estatutuak aldatzeko premina zegoela ikusi zen, udal ordezkaritza proportzionala emoteko, beti ere, udalerri bakoitzeko biztanleen arabera. Horrexek bultzatu zuen estatutuak aldatzeko prozesua, Mankomunitateko lehendakaria aukeratzeko ezintasunarekin batera.

Batzorde bat izentau zen Arratiako alderdi politikoen artean testu berria eztabaidatzeko. Eztabaida 1987ko azaroan hasi zen, eta 1988ko ekainean testu berria sinatu zuten Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak. Herri Batasuna koalizioak ez zuen sinatu estatutu berrien testua, hainbat atalekin bat ez zetorrelako.

Estatutuen testu berria gehiengo osoz onetsi zen, Arratiako zinegotzien Batzar Nagusiak 1988ko uztailaren 1ean egindako bilkuran.

Lehenengo eta behin, Mankomunitatearen izena bera aldatu zen; gaztelaniazko izendapena kendu eta euskarazkoa jarri zen bakarrik, Arratiako Udalen Mankomunitatea, hain zuzen ere.

Era berean, Mankomunitateak oinarrizko zerbitzuak emateko eskumena izango zuela ezarri zen, eta garai hartan Mankomunitatekoak ziren udal guztiek bere gain hartu behar zituen zerbitzuok, honako hoauek hain zuzen ere:

  • HHSak batzeko zerbitzua
  • Argiak mantentzeko zerbitzua
  • Gizarte Ongizatearen zerbitzua
  • Bulego Teknikoaren zerbitzua
  • Ur hornidura, saneamendua eta ingurumena jagotea

Bestalde, Mankomunitateko Udalek beharrezkotzat jotzen dituen bestelako zerbitzu publikoak hartu litezke Mankomunitatean, beti ere, estatutuetan ezarritakoarekin bat etorrita.

Udal ordezkaritzari dagokionez, antolaketa berria ezarri zen, honako hau hain zuzen ere:

  • 1.000 biztanle gehienez.................. 2 ordezkari.
  • 1.001-2.000 biztanle...................... 3 ordezkari.
  • 2.001-5.000 biztanle...................... 4 ordezkari.
  • 5.000 biztanletik gora.....................5 ordezkari.

Aldi berean, Mankomunitatea antolatzeko organo berriak jarri ziren, eta horrela gelditu ziren organoak:

  • a).- Batzar Nagusia
  • b).- Osoko Bilkura
  • c).- Gobernu Batzordea
  • d).- Lehendakaria eta lehendakariorde biak

    PDF   Estatutuak ikusi

 

1998KO Estatutuak aldatzeko prozesua, 3/1995 Foru arauan ezarritakoaren itzalpean

Bizkaiko Foru Aldundiak martxoaren 30ean Bizkaiko Udalerriz Kanpoko Erakundeak arautzeko emandako 3/1995 Foru Arauaren (B.A.O.n argitaratua, 73 zk., 1995-04-18koa) Xedapen Iragankor Bakarrarekin bat etorrita, Arratiako Udalen Mankomunitatearen 1998ko uztailaren 1eko estatutuak aldatu egin beharko lirakete urtebeteko epean, Foru Arau indarrean sartzen den egunetik aurrera, foru araudi berrian ezarritako preskripzioetara egokitzeko.

Mankomunitateko Lehendakaritzari dagokion estatutuak aldatzeko espedientea hastea, martxoaren 30eko 3/1995 Foru Arauaren 27-1 artikuluan xedatutakoa dela bide. Izan ere, bertan ezarri denez: “1.- Mankomunitateko estatutuak lehendakariaren ekimenaz aldatu daitezke, edo bestela Batzar Nagusiko edo Gorengo Organoko kideen herenak eskatuta”.