Gertakari historikoak

 

Mankomunitatearen egoitzaArratiako Udalen Mankomunitatea sortu zenetik eta 1987. urteko ekaina arte, Igorreko Udalean izan zuen behin-behineko egoitza, hartarako lokalik ez zegoelako.

1984. urtean eskaera bat egin zitzaien Mankomunitateko Udalei, Mankomunitatearen behin betiko egoitza Arratiako udalerriren batean kokatzeko proposamenak egin zitzaten.

Igorreko, Lemoako eta Areatzako Udalek baino ez zituzten aurkeztu lokalak jartzeko proposamenak. Proposamenak 1984ko abenduaren 13ko Osoko Bilkuran aztertu ziren, eta Igorreko Udalak aurkeztutako proposamena aukeratu zen, Mankomunitateko behin betiko egoitza izateko aukerarik bideragarriena zela-eta.

Homako hau izan zen botaketaren emaitza:

  • 8 boto Igorreren alde
  • 3 boto Lemoaren alde
  • Boto 2 Areatzaren alde

Igorreko Udalak egindako proposamenari jarraituta, Elexalde kaleko 49.ean dagoen antzinako “Hilarioren Etxea” utzi zuen bertako udalak.

Mankomunitateak 1985. urtean ekin zion eraikina birgaitzeko lanak egiteari, eta lehenengo fasean beheko solairua konpondu zen garaje eta biltegia jartzeko, baita zerbitzuetako beharginentzako bulegoak eta aldagelak ere. Lehenengo solairuan, berriz, Administrazio bulegoak, Osoko Bilkuren Aretoa, Bulego Teknikoa eta Artxibategia jarri ziren.

ArratiaEraikinaren bigarren solairua egokitu gabe gelditu zen.

Birgaitzeko lanak 1987. urteko uztailean amaitu ziren, eta garai hartan kontratatu ziren behargin berriak Mankomunitatearen gaur eguneko egoitzan hasi ziren beharrean.

1987ko ekaina arte Igorreko udalerrian izan zen egoitza.

1990. urtean, Mankomunitateak eginkizun gehiago bere gain hartu zituela ikusita, egoitza egokitzeko lanen bigarren faseari ekiteko beharrizana egon zen, eta eraikinaren bigarren solairuan Osoko Bilkuren Aretoa, Pake Epaitegien Elkartearen bulegoa, Lehendakaritzaren bulegoa, Artxibategia eta bulegoak izateko lokal bi jarri ziren.

Lankidetza hitzarmena zela bide, bulegoon erabilerea Gorbeialde Mendiko Nekazaritza Elkarteari laga zitzaion.

Lehenengo solairuan honako hauek jarri ziren: Bulego Nagusiak, Idazkaritzako bulegoak, Bulego Teknikoa, Gizarte Ongizate Saila eta Artxibategia.

Esan behar da birgaitzeko lanen bigarren fasea egiteko Gorbeialde Mendiko Nekazaritza Elkartearen dirulaguntza izan zela.