Kexak, iradokizunak eta eskerrak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez, herritarrak Arratiako Udalen Mankomunitateari helaraziko dizkio herriko alderdiei edota Mankomunitateko Zerbitzuei buruzko kexak, iradokizunak eta oharrak.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.arratia.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Elexalde kalea, 49an (Igorre) kokatutako Mankomunitateko bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Arratiako Udal Mankomunitateko telefono honetara: 946.311.717.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900.840.250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.