Informazioa
Izapide honen bidez edozein elbarritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten interesdunek udalerriko gizarte zerbitzuari menpekotasun maila kalkulatzea eskatuko diote.
Eskari horrek sortutako duen espedientea Gizarte Ekintza Sailera igorriko da teknikoek interesdunaren egoerari buruz iritzi bat eman dezaten.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Osasun txostena
- Elbarritazun maila egiaztagiria
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.arratia.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Elexalde kalea, 49an (Igorre) kokatutako Mankomunitateko bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Arratiako Udal Mankomunitateko telefono honetara: 946.311.717.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900.840.250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.