Banka helbideratzeak
Izapide honen bidez, Mankomunitateak kobratu beharreko aldizkako tasak helbidera daitezke, hau da, Hiri-Hondakin Solidoak biltzeko zerbitzuarenak, Etxez Etxeko laguntza zerbitzuarenak eta diru-bilketa exekutiboan kobratu beharreko ordainketak. Pertsona fisiko eta juridikoei zuzendutako izapidea da. Helbideratzeak zenbait abantaila dauzka:
1.- Borondatezko ordainketa epearen azken egunean kobratuko dizute.
2.- Ez duzu epe barruan ordaintzeko kezkarik.
3.- Ordainagiria heltzen zaizunean horrekin ados ez bazaude, zure Kutxa edo Bankuari kobratutakoa itzultzeko agin diezaiokezu, dagokion idazkia aurkeztu beharko duzula kontuan hartuta.