Etxeko hondakilen kudeaketa

    2011ko uztailaren 28ko Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legea, indarrean sartu denetik, "hondakina" esatean, edukitzaile batek baztertzen duen edo baztertzeko betebeharra duen edozein substantzia edo objektu ulertzen da. Aipatutako Legeak, gainera, "Etxeko hondakinen" definizioa ematen du; horren arabera, etxeko jardueren ondorioz etxean sortzen diren hondakinak zein zerbitzuetan eta industrietan sortzen diren antzeko hondakinak dira.

    Arratiako Udalen Mankomunitateak gaikako bilketa-zerbitzuaren bitartez egiten du etxeko hondakinen kudeaketa, eta ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak egiten du kudeaketa eta tratamendua, berrerabiltzeko, birziklatzeko eta baloratzeko nabe eta instalazioetan. Enpresa espezializatuak arduratzen dira beste mota batzuetako hondakinak kudeatzeaz: paperajkartoia, beira, etxeko olioa, pila k eta abar. Modu horretara, etxeko hondakinen zati guztiak behar den bezala kudeatzea lortzen da.

    Arratian honako hondakin mota hauek biltzen dira gaika: Paperajkartoia (edukiontzi urdina), beira (edukiontzi berdea), plastikozko ontziak, metalezkoak eta brick-ak (edukiontzi horia), ehungintzan berrerabiltzeko materialak, zapatak, liburuak, etxe-tresna elektriko txikiak (edukiontzi zuria), pila k eta mugikorren bateriak, etxeko olio erabilia (edukiontzi laranja), materia organikoa, sukaldatu gabeko hondar begetalak (edukiontzi marroia), errefusa (tapa grisa duen edukiontzia).

    Epe ertainera, Arratiako biztanleen % 50ek baino gehiagok materia organikoa ondo kudeatzea da helburua, bai etxeko konpostajearen bitartez, bai edukiontzi marroia erabiliz.
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila
  • Udalsarea 21
  • Arratia21 Aldizkaria
  • Arratia 21 Agiriak

Hondakinak