Eraginkortasun Energetikoaren Bulegoa

    Eraginkortasun Energetikoaren Bulegoaren eginkizuna da Arratiako udal-instalazioetan energiaren aurrezpena sustatzea eta eraginkortasun energetikoa indartzea.

    Udal Kudeatzaile Energetikoaren funtzioak betetzen ditu bulegoak, eta besteak beste, instalazioak Araudi berrira egokitzeko lanez arduratzen da, teknologia berrien erabilera sustatzeko lan egiten du eta Energía Hornitzen duten Konpainien tarifa berriei aurre egiten saiatzen da.

    Besteak beste, eraikin eta instalazioetako kontsumoaren jarraipena egiten du, eta kontsumo horiek aztertu eta energia-hornikuntzak kontrolatzen ditu. Horri guzti horri esker, inkongruentziak edo gehienezko kontsumoak zein okerreko erabilerak antzeman daitezke, eta ondorioz, energía aurrezteko aukerak identifikatzen
dira, eta konponbideak proposatzen dira.
    
    Aurreko urtean izandako energia-kontsumoarekin eta C02 isurketekin konparaziozko azterketa egin behar da, izan daitezkeen desbideratzeak antzemateko eta hobekuntzak egiteko.

    Metodologiari dagokionez, EFQM etengabeko hobekuntza-prozesua jarraitzen da. Horrela, datuak bildu, aztertu, hobekuntzak antzeman, ekintza zuzentzaileak ezarri eta garatutako neurriei buruzko datuak biltzen dira berriro.

    Bestalde, Argiteria Publikoaren Mantentzearen kudeaketaz arduratzen da, eta horrela, matxuren jakinarazpenak kontrolatzen ditu egunero, konponketen koordinazioaz arduratzen da eta materialak eguneratzen ditu.