Udalak

Lemoa 

Udalerria Ibaizabal ibaiaren eta haren adarra den eta udalerria zeharkatzen duen Arratia ibaiaren elkargunean dago. Erdigunea gailurrik altuenak dituzten ertzetara etengabe igotzen den lautada batean dago.

Nabarmenak dira Arraño (395m), Aramotz (514m) eta Lemoatx (368m) mendiak. Honako mugakide hauek ditu: ekialdean eta iparraldean, Zornotza; mendebaldean, Bedia; eta hegoaldean, Igorre eta Dima. 15,8 km2–ko azalera hartzen du, guztira.

Lemoaren tipologia hirikoa da oso, nahiz eta herrigune asko dituen, hala nola, Elorriaga eta Arraño. Bilbotik hurbil egoteak eta bere orografiaren muga fisikoek gehienbat industriari lotuta egon den garapen ekonomikoari eragin diote.

Lemoa Lemoa Lemoa Lemoa

Diagnostikoa

Udalerriaren egungo egoera deskribatzen du, ingurugiroaren, gizartearen zein ekonomiaren ikuspegitik. Nondik hasten garen zehaztu, eta handik hasita iraunkortasuna lortzeko helburuak eta lehentasunak ezartzen dira.

Prozesuaren lehen fasea da. Bertan hainbat informazio batzeaz gain, mahai teknikoen bidez parte hartu, eta herritarrak parte hartzeko foroak egiten dira.

Tokiko Ekintza Plana

Diagnostikoan ezarritako helburuak kontuan izanik programatzen dira lehentasunak, estrategiak, planak eta ekintzak, beti ere aipatutako helburuak lortzera zuzenduta.

Ekintza Plana Tokiko Agenda 21-aren dokumentu garrantzitsuena da. Iraunkortasunerantz pausuak emateko udal plan estrategikoa da, ingurumen, gizarte zein ekonomia arloko politikak bateratuz egiten dena.

Tokiko Ekintza Plana, lerro estrategiko (helburu orokorrak edo estrategikoak), ekintza programak (helburu konkretuak) eta ekintzaz osatuta dago.

Ekintza Plana egiteko ere izaten dira ezatabaidak, parte hartzeko mahai teknikoak eta hiritarrak parte hartzeko foroak. Amaitzeko, Udalbatzak Tokiko Ekintza Plana onartu ostean, herritarrei horren berri eman beharra dago.

Diseinu fasearen ondoren, Ekintza Planaren betearazpena heltzen da, bertan asmatutako ekintzak aurrera eramanez.

Urtero ere, Ekintza Planaren ebaluaketa egiten da, bere betetze-maila ezagutzeko asmoz eta baita ere iraunkortasun adierazleak kalkulatzen dira, honela, jakin genezake egindako ekintzak nolako eragina eduki duten iraunkortasuneko helburuak betetzeko.

Ondoren, hurrengo urtean garatu nahi diren jardueren programazioa egiten da, onartutako ekintzak betetzen joateko, eta azkenik biztanleriari informatzen zaio.

  • Lemoako udala

Tokiko Ekintza Plana

Agiriak

Foroak