Udalak

Igorre 

Igorrek 17,5 km2–ko hedadura eta itsas mailaren gaineko 91 m-ko altuera dauzka; Arratia haraneko beheko aldean dago. Honako mugakide hauek ditu: iparraldean, Lemoa; hegoaldean, Arantzazu eta Zeberio; mendebaldean, Bedia; eta ekialdean, Dima. Ia malkartsua ez den gunea hartzen du.

Erdian -Elexalde eta San Juan auzoak dauden tokian, hain zuzen ere- badago sakonune bat, bertan Arratia eta Indusi ibaiak elkartzen direla.

Arratia ibaiak herria zeharkatzen du hegoaldetik iparralderantz eta, tokiko hainbat errekatako (Igorrebaso eta Urkizu) urak ez ezik, Indusikoak ere jasotzen ditu.

Igorre Igorre Igorre Igorre

Diagnostikoa

Udalerriaren egungo egoera deskribatzen du, ingurugiroaren, gizartearen zein ekonomiaren ikuspegitik. Nondik hasten garen zehaztu, eta handik hasita iraunkortasuna lortzeko helburuak eta lehentasunak ezartzen dira.

Prozesuaren lehen fasea da. Bertan hainbat informazio batzeaz gain, mahai teknikoen bidez parte hartu, eta herritarrak parte hartzeko foroak egiten dira.

Tokiko Ekintza Plana

Diagnostikoan ezarritako helburuak kontuan izanik programatzen dira lehentasunak, estrategiak, planak eta ekintzak, beti ere aipatutako helburuak lortzera zuzenduta.

Ekintza Plana Tokiko Agenda 21-aren dokumentu garrantzitsuena da. Iraunkortasunerantz pausuak emateko udal plan estrategikoa da, ingurumen, gizarte zein ekonomia arloko politikak bateratuz egiten dena.

Tokiko Ekintza Plana, lerro estrategiko (helburu orokorrak edo estrategikoak), ekintza programak (helburu konkretuak) eta ekintzaz osatuta dago.

Ekintza Plana egiteko ere izaten dira ezatabaidak, parte hartzeko mahai teknikoak eta hiritarrak parte hartzeko foroak. Amaitzeko, Udalbatzak Tokiko Ekintza Plana onartu ostean, herritarrei horren berri eman beharra dago.

Diseinu fasearen ondoren, Ekintza Planaren betearazpena heltzen da, bertan asmatutako ekintzak aurrera eramanez.

Urtero ere, Ekintza Planaren ebaluaketa egiten da, bere betetze-maila ezagutzeko asmoz eta baita ere iraunkortasun adierazleak kalkulatzen dira, honela, jakin genezake egindako ekintzak nolako eragina eduki duten iraunkortasuneko helburuak betetzeko.

Ondoren, hurrengo urtean garatu nahi diren jardueren programazioa egiten da, onartutako ekintzak betetzen joateko, eta azkenik biztanleriari informatzen zaio.

  • Igorreko udala

Diagnostikoa

Foroak