Udalak

Dima 

Dima udalerriak 62,22 km2–ko hedadura eta 133 m-ko altuera dauzka; horrenbestez, Bizkai osoko handienetako bat da. Honako mugakide hauek ditu: iparraldean, Zornotza, Lemoa eta Igorre; hegoaldean, Ubidea eta Otxandio; ekialdean, Otxandio, Abadiño, Mañaria eta Durango; eta mendebaldean, Zeanuri, Artea, Arantzazu eta Igorre. Arratia ibaiaren adarra den Indusi ibaiaren haranaren bi aldeetan hedatzen da, iparraldetik hegoaldera, Goikogana mendiraino helduta.

Naturgune pribilegiatu batek osatzen du Dima udalerria. Urkiola Parke Naturalaren azaleraren laurden bat hartzen du eta gune babestu horretara sartzeko bide nagusietako bat da. Baltzolako kobazuloek eta Zumeltzako atsedenlekuek udal mugarte horretako paisaia-kalitate handia islatzen dute.

Dima Dima Dima Dima

Diagnostikoa

Udalerriaren egungo egoera deskribatzen du, ingurugiroaren, gizartearen zein ekonomiaren ikuspegitik. Nondik hasten garen zehaztu, eta handik hasita iraunkortasuna lortzeko helburuak eta lehentasunak ezartzen dira.

Prozesuaren lehen fasea da. Bertan hainbat informazio batzeaz gain, mahai teknikoen bidez parte hartu, eta herritarrak parte hartzeko foroak egiten dira.

Tokiko Ekintza Plana

Diagnostikoan ezarritako helburuak kontuan izanik programatzen dira lehentasunak, estrategiak, planak eta ekintzak, beti ere aipatutako helburuak lortzera zuzenduta.

Ekintza Plana Tokiko Agenda 21-aren dokumentu garrantzitsuena da. Iraunkortasunerantz pausuak emateko udal plan estrategikoa da, ingurumen, gizarte zein ekonomia arloko politikak bateratuz egiten dena.

Tokiko Ekintza Plana, lerro estrategiko (helburu orokorrak edo estrategikoak), ekintza programak (helburu konkretuak) eta ekintzaz osatuta dago.

Ekintza Plana egiteko ere izaten dira ezatabaidak, parte hartzeko mahai teknikoak eta hiritarrak parte hartzeko foroak. Amaitzeko, Udalbatzak Tokiko Ekintza Plana onartu ostean, herritarrei horren berri eman beharra dago.

Diseinu fasearen ondoren, Ekintza Planaren betearazpena heltzen da, bertan asmatutako ekintzak aurrera eramanez.

Urtero ere, Ekintza Planaren ebaluaketa egiten da, bere betetze-maila ezagutzeko asmoz eta baita ere iraunkortasun adierazleak kalkulatzen dira, honela, jakin genezake egindako ekintzak nolako eragina eduki duten iraunkortasuneko helburuak betetzeko.

Ondoren, hurrengo urtean garatu nahi diren jardueren programazioa egiten da, onartutako ekintzak betetzen joateko, eta azkenik biztanleriari informatzen zaio.

  • Dimako Udala

Diagnostikoa

Agiriak

Foroak