Udalak

Artea 

Artearen mugakideak honako hauek dira: iparraldean, Dima eta Arantzazu; ekialdean, Areatza; hegoaldean, Orozko; eta mendebaldean, Zeberio. Bilbotik 25 km-ra, Gasteizetik 40 km-ra eta Donostiatik 110 km-ra dago.

Guztira, 12,4 km2–ko hedadura dauka eta iparraldeko 43º 08´ 00” eta ekialdeko 0º 54´ 11” latitudean dago, 120 m-ko altueran.

Bere lurretako batzuk Gorbeia Parke Naturalaren barnean daude.

Artea Artea Artea Artea

Diagnostikoa

Udalerriaren egungo egoera deskribatzen du, ingurugiroaren, gizartearen zein ekonomiaren ikuspegitik. Nondik hasten garen zehaztu, eta handik hasita iraunkortasuna lortzeko helburuak eta lehentasunak ezartzen dira.

Prozesuaren lehen fasea da. Bertan hainbat informazio batzeaz gain, mahai teknikoen bidez parte hartu, eta herritarrak parte hartzeko foroak egiten dira.

Tokiko Ekintza Plana

Diagnostikoan ezarritako helburuak kontuan izanik programatzen dira lehentasunak, estrategiak, planak eta ekintzak, beti ere aipatutako helburuak lortzera zuzenduta.

Ekintza Plana Tokiko Agenda 21-aren dokumentu garrantzitsuena da. Iraunkortasunerantz pausuak emateko udal plan estrategikoa da, ingurumen, gizarte zein ekonomia arloko politikak bateratuz egiten dena.

Tokiko Ekintza Plana, lerro estrategiko (helburu orokorrak edo estrategikoak), ekintza programak (helburu konkretuak) eta ekintzaz osatuta dago.

Ekintza Plana egiteko ere izaten dira ezatabaidak, parte hartzeko mahai teknikoak eta hiritarrak parte hartzeko foroak. Amaitzeko, Udalbatzak Tokiko Ekintza Plana onartu ostean, herritarrei horren berri eman beharra dago.

Diseinu fasearen ondoren, Ekintza Planaren betearazpena heltzen da, bertan asmatutako ekintzak aurrera eramanez.

Urtero ere, Ekintza Planaren ebaluaketa egiten da, bere betetze-maila ezagutzeko asmoz eta baita ere iraunkortasun adierazleak kalkulatzen dira, honela, jakin genezake egindako ekintzak nolako eragina eduki duten iraunkortasuneko helburuak betetzeko.

Ondoren, hurrengo urtean garatu nahi diren jardueren programazioa egiten da, onartutako ekintzak betetzen joateko, eta azkenik biztanleriari informatzen zaio.

  • Arteako Udala

Diagnostikoa

Agiriak

Foroak