Udalak

Arantzazu 

Arantzazuk 3,8 km2-ko hedadura eta itsas mailaren gaineko 94 m-ko altuera dauzka. Arratia haranaren erdi-erdian dago, iparraldeko 43º 09´12” eta ekialdeko 0º 53´50” latitudean.

Eskualde hori Ibaizabal haranaren eta Gorbeia mendilerroaren artean dago, Araba probintziarekiko muga naturala izanda. Komunikabide nagusia N-240 errepidea da, udalerria inguratzen duena eta Bilbo eta Vitoria-Gasteiz lotzen dituena.

Arantzazugoiti, Olarra eta Zalbide Arratia haraneko alde atlantikoko udalerririk txikieneko 3 herriguneak dira.

Arantzazu Arantzazu Arantzazu Arantzazu

Diagnostikoa

Udalerriaren egungo egoera deskribatzen du, ingurugiroaren, gizartearen zein ekonomiaren ikuspegitik. Nondik hasten garen zehaztu, eta handik hasita iraunkortasuna lortzeko helburuak eta lehentasunak ezartzen dira.

Prozesuaren lehen fasea da. Bertan hainbat informazio batzeaz gain, mahai teknikoen bidez parte hartu, eta herritarrak parte hartzeko foroak egiten dira.

Tokiko Ekintza Plana

Diagnostikoan ezarritako helburuak kontuan izanik programatzen dira lehentasunak, estrategiak, planak eta ekintzak, beti ere aipatutako helburuak lortzera zuzenduta.

Ekintza Plana Tokiko Agenda 21-aren dokumentu garrantzitsuena da. Iraunkortasunerantz pausuak emateko udal plan estrategikoa da, ingurumen, gizarte zein ekonomia arloko politikak bateratuz egiten dena.

Tokiko Ekintza Plana, lerro estrategiko (helburu orokorrak edo estrategikoak), ekintza programak (helburu konkretuak) eta ekintzaz osatuta dago.

Ekintza Plana egiteko ere izaten dira ezatabaidak, parte hartzeko mahai teknikoak eta hiritarrak parte hartzeko foroak. Amaitzeko, Udalbatzak Tokiko Ekintza Plana onartu ostean, herritarrei horren berri eman beharra dago.

Diseinu fasearen ondoren, Ekintza Planaren betearazpena heltzen da, bertan asmatutako ekintzak aurrera eramanez.

Urtero ere, Ekintza Planaren ebaluaketa egiten da, bere betetze-maila ezagutzeko asmoz eta baita ere iraunkortasun adierazleak kalkulatzen dira, honela, jakin genezake egindako ekintzak nolako eragina eduki duten iraunkortasuneko helburuak betetzeko.

Ondoren, hurrengo urtean garatu nahi diren jardueren programazioa egiten da, onartutako ekintzak betetzen joateko, eta azkenik biztanleriari informatzen zaio.

  • Arantzazuko udala

Diagnostikoa

Agiriak

Foroak