Arratia 2020

Aurrekariak:

2003. urtetik hona, iraunkortasunaren aldeko apustua abiarazi zuten Arratiako udalek, eta 2005ean Tokiko Agenda 21en lehen tokiko ekintza planak onetsi zituzten.Udalerri guztiek ingurumena, ekonomia eta gizartea hobetzeko bidean aurrea egitea hitzartu zuten, eta bat egin zuten UDALSAREA 21 Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarearekin.

Udalerri bakoitzak bere erritmoan abiarazi du bere tokiko ekintza plana, baina azken urteetan ikusi denez, haien eskumen esklusibokoak ez ziren eremuak zehaztapen maila nahikoa izan barik gelditu ziren eta horrek planen garapena zaildu du.Horrengatik guztiagatik, horrelako jarduketa motak bultzatu beharko liratekeela iritzi zitzaion.Horretarako, haien eskumeneko arlo guztiak zehaztu, planifikatu, programatu, garatu eta ebaluatu behar ziren (ongizatea, ingurumena, komunikazioa eta sentsibilizazioa, berdintasuna, energia, etab. eta iraunkortasuna oro har).

2012an, Mankomunitatearen Agenda 21en Ekintza Plana egiteko prozesua hasi zen, “ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEKO IRANKORTASUNEKO EKINTZA PLANA:ARRATIA 2020” izenekoa.

“Arratiako Udalen Mankomunitatearen Tokiko Agenda 21en Ekintza Planaren Diagnostikoa” eginda eta “Esku hartzeko lehentasunezko eremuak” ezarrita, Ekintza Planaren Zirriborroa egin zen, non Mankomunitateko arlo eta erbitzu guztiek hartu duten parte, eztabaida eta gogoetarako hasierako dokumentu gisa. 2013ko amaieran aurkeztu zen.

Udalek alegazioak, iradokizunak eta proposamenak aurkezteko epea ezarri zen, eta horiek guztiak behin betiko dokumentuan kontutan hartu dira ondoren onetsiak izateko.

Mankomunitatearena da Ekintza Plana; izan ere, Arratiako udalek eskuordeturiko eskumenak kudeatzen dituen erakundea da.Arratiako Udalen Mankomunitatearen Ekintza Planean, Mankomunitateak bere ahalmena eta eskumenak ahalik eta ondoen garatzeko zelan jokatu behar duen planteatzen da eta, hala denean, iraunkortasun irizpideak ezarrita.

Arratiako Udalen Mankomunitatearen Ekintza Planak, “ARRATIA 21” delakoak, Arratiako udal guztietan onetsitako tokiko ekintza planetan onetsitako helburu estrategikoak, helburu espezifikoak eta ekintzak eta jarduketak bildu nahi ditu, Mankomunitatearen eskumena direla-eta nahikoa zehaztuta eta garatuta ez daudelako.Mankomunitatearen beraren eginkizuna da horiek guztiak lehenestea, planifikatzea eta garatzea.

Bereziki hartu dira erreferentziatzat tokiko ekintza planak berrikusten eta berritzen jarraitu duten udalak, gaurko garaira egokitzeko eta, gainera, epe luzeagorako ikuspegia izanik (8-10 urte): aurreko ekintza planetan kontuan hartu ez ziren edo nahikoa zehaztuta agertzen ez ziren arlo tematikoak sartuta (klima aldaketaren kontrako borroka, berdintasuna, gizarte eta ekonomia arloak, etab.).Horiek ekintza plan berri guztiak herritarren partaidetzarako prozesu garrantzitsuen bidez gauzatu dira, ikuspegi estrategikoarekin gainera.

Bestalde, kontuan izan dira Mankomunitatearen barruan aurretik eginiko lanak, azterlanak eta gogoeta estrategikoak, baita egungo tokiko ekintza planen ikuspuntuak, helburuak eta xede orokorrak ere.

 

 

 

  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila
  • Udalsarea 21
  • Arratia21 Aldizkaria
  • Arratia 21 Agiriak

Arratia 2020 Agiriak