Arratiko zenbait eskoletan bideratuko den proiektu barri honek, Tokiko Agenda 21en garapenarekin zerikusi handia du.
Egungo gizarteak ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari da: ozono geruzaren galera, negutegi efektuaren handipena, kutsadura, baliabideen erabilera desegokia, hondakinen gehikuntza, gizarte mailako gero eta desberdintasun handiagoak,…. Gizarte-mailan arazo hauek konponketa bideratzeko proposamenak ikus daitezke.
Arratiako ia udalerri guztietan bere konpromisua hartu dute eta Tokiko Agenda 21a burutzen ari dira.
Eskolak gizartearen eta ingurumenaren preminei erantzun nahi badie, inguruarekiko irekiagoa izan behar du, ingurunea ulertu eta berton esku hartzeko ezagutzak eta gaitasunak ezarri behar ditu eta bere inguruko ingurumenaren hobekuntzarako konpromisozko jarrerak eta baloreak sustatu behar ditu.
Ikastetxeek honetan zereginik badute eta horregaitik Eskolako Agenda 21a sortu da. Aurtengo kurtsoan, Igorre, Dima eta Zeanuriko eskolak eta Zulaibar Lanbide Ikastetxeak parte hartuko dute eta datorren kurtsoetan gainontzeko beste zentruak gehituko direla espero da.
Ikasturte bakoitzean gai konkretu bat lantzen da (Ura, Hondakinak, Aztarna Ekologikoa, Energia, Mugikortasuna....). Diagnostiko bat egiten da, helburuak eta adierazleak finkatzen dira, eta azkenik, Ekintza Plana osatzen da.
Eskolako Agenda 21aren helburuak
- Ikastetxe eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartzeko egitura bat sortzea.
- Tokiko Agenda 21ean parte hartu eta gizarte eta lurralde ingurunean integratzea.
- Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatzea.
Proiektuak hiru adar izango ditu
- Eskolako ingurumenaren kudeaketa jasangarria:
- Eskola-antolamendua (Ingurumen Batzordea).
- Baliabide eta hondakinen kudeaketa arduratsu eta eraginkorra.
- Biodibertsitatea mantentzea.
- Curriculum berrikuntza:
- Ingurumen-hezkuntza.
- Parte-hartzeko metodoak.
- Disziplinarteko ingurumen-gaiak.
- Ingurunearen erabilera didaktikoa.
- Komunitatearen parte-hartzea:
- Tokiko Agenda 21ean parte hartzea:
- Familien, ikasleen eta irakasleen arteko harremanak.
- Ingurunearekiko harremanak.
Proiektuak gorputza hartzeko ezinbestekoa da Ikas-komunitate osoaren partaidetza; hori dela eta, Eskolako Ingurumen Batzordeak sortu dira, bertan gurasoak, ikasleak, irakasleak, ez-irakasleak eta udaletxeak parte hartzen dutelarik.
Hezkuntza komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jsangarritasunaren alde lan egiteko.
Ilaskeei beren ingurumen hurbilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.